Bizikutzu 26 – 2019ko abendua

Maitatzea, ekitea da. Victor Hugo

– Olentzero, otoi

Baina zer da ohidura hau? Ikazkin bat, erdi mozkorra gainera, haurrak bisitatzen dituena… Nolako eredua: gehienik kutsatzen duen energia fosila! Haize-sorgailuak, panel fotovoltaikoak, ados, baina ikatza…

Zorionez, ohidura gaitzesgarri hau orekatzeko, egiazko Bizarzurik, Coca Cola enpresa transnazionalak asmatutakoak, kontsumo gizarteak egiten duen hoberena ukanen du bere bizkarreko saskian, tresna digitalak buru.

Herri eta elkargoetako hauteskundeetarako hautagai anitz ere ekarriko dizkigu. Hor aldiz, modu jasangarrian hautatzen ahalko dugu, Klima Planak ahalbidetzen duen engaiamendu konkretu batzuen arabera, gero eta argiagoa den iritzi publikoak eskatzen duen bezala. 

Beraz otoi, Olentzero edo Bizarzuri, laster hain berotuak izanen zaretenak, ekar itzazue gure lurralderako egiazko trantsizioa proposatzen duten hautagaiak.

– Potreta – Bérengère – 38 urte – Behauze

« Lurreko biztanle gisa, gure salbazioa elkarrekin egitean datza, neurritasuinean, inteligenteki eta zentzu onez; baina bereziki, elkartasunez. »

Terapeuta naiz osteopatia eta medikuntza txinatar alorren artean nonbait.

Ene lanak leku desberdinetan praktikatzera eraman nau eta pazienteengan “gaizkitze orokortua” bazela ikusi nuen. Lurreko gizaki gisa gure etorkizunari buruz galdezkatzera ekarri ninduen horrek. Bizi! ezagutu nuen 2019ko otsailean Donapaleun egindako zinema eztabaida batean. Horrek holako bat egin zidan eta handik laster Baionako bilera batera joan nintzen. Anitz gustatu zait ikusmoldea: sinplea, eraginkorra eta hurbilerraza, giro onean eta umore betean. Bizi! Barnekalde taldera hurbildu nintzen eta harrera beroa eta atsegina ukan nuen. Ez dut “iragan militantea”. Hasieran, gehiago ikusle sentitzen nintzen.

Gutxinaka, gertakari ezberdinetan parte hartu dut: klimaren aldeko martxa eta txirrindula manifestaldia, ekitaldi ezberdinetan Biziren mahai atxikitzeak, bortizkeriarik gabeko formakuntza… Orain eragile senditzen naiz, taldearentzat proiektuak gauzatzen ditut. Asko ikasten dut eta ekologiari buruz nuen ikuspegia zabaltzen ari zait….

Azken berrogei eta hamar urteek “beti gehiago”-aren aldeko lasterketa neurrigabea eta indibidualismo azkarra markatu dute. Gaurtik aitzina Lurraren bizilagun bezala gure salbamena etorriko zaigu neurritasunarekin, argitasunarekin, zentzuarekin eta bereziki elkartasunarekin “elkarrekin egitea”-ri esker.

Kanpoko berri: : Klima Plana (Lurraldeko Klima Aire Energia Plana)

Bizi! Lurraldeko Klima Aire Energia Plana lantzen duen partaidetza komitearen (Copar) kide da. Horren izenean, lehen ekarpen bat egin diogu Euskal Elkargoak aurkeztu duen diagnostikoari. Zenbait proposamen egin ditugu. Lehenik, diagnostikoaren datuak perspektiban ezarriak izatea nahi dugu, gutxienez orain dela hamar urtera begira jarriz. Horrela tendentziak eta bilakaerak ikusiko genituzke, eta eramatekoak diren ekintzetan lehentasuna duten atalak zinez ikusteko aukera emanen luke. Bereziki, 10 urtez egin den lurren artifizializazio maila estimatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Lurren erabilpen aldaketa horiei loturiko berotegi efekturako gasen eragina eta bioaniztasunean duten efektua neurtzea garrantzitsua zaigu.

Garraio alorrean diagnostikoak duen garrantzia ikusirik (BEGak eragiten dituen bigarren sektorea da), garraio-modu guziak baitezpada hartu behar ditu kontuan, aire eta itsasokoak ere bai. Iparraldeak klima aldaketari begira duen urrakurtasunari buruzko diagnostikoa, pixka bat ahula da. Garrantzitsua da tokiko eragileei elementuak ematea, indarrean dagoen fenomeno horren ebaluatzeko. Metodologiari begira, proiekzio gehienak lurralde mugigaitz baten arabera eginak dira, Iparraldeak garapen azkarra ezagutzen duen arren. Esanguratsu iruditzen zaigu ere lurralde honetara inportatzen diren isurpenen estimazioa egitea.

Bizi!n bisita gidatua: Hitza Hitz lantaldea

Hitza Hitz taldea 2014ko herri hauteskunde karietara osatu en. Bizik! orduan asmatu zuen tresna-kutxa hautetsientzat, beren programetan trantsizio ekologikoa sartzen laguntzeko. Engaiamendu ekologikoak hartzeko prest agertzen diren zerrendak, hautatuak badira, trantsizio Hitzarmena izenpetzera deituak dira. Hauteskundeetatik landa, Hitza Hitz taldeak segitzen eta ebaluatzen du hitzaren gauzatzea. “Ideia zen gai horiek kanpainaren muinean sarraraztea eta hautetsiak trantsizioa abiaraztea beren herrietan”, oroitarazten du Hitza Hitzeko kide den Anthonyk. Lehen urratsen txostenaren ondotik 2016an, taldeak mandatu osoaren txosten bilduma atera du. Segipen irizpideetarik bat da oraino obratu ez diren ekimenen kantitatea ebaluatzea, begiztatzea zoin herrik ez dituen abiatu ere hitzeman ekimenak. 2020ko hauteskunde berriei begira, Hitza Hitz taldeak metamorfosi ekologikoaren hitzarmena sortu du: zerrendak gonbidatuak dira beren programetan 7 neurri nagusi hartzera, beren engaiamendu ekologiko maila iganarazteko. Borondate on guziak ongi etorriak izanen dira hauteskunde kanpaina garaian Hitzarmen hori izenpearazteko (bereziki petizio baten bidez: www.change.org).

Egin dugu!

Garraio alternatiboak lantaldearekin:

Berriz plantan eman dugu autobus/bizikleta bidea!

Azaroaren 30ean, larunbatez, COP25aren irekitze bezperan, 23 ekintzailek berriz plantan eman dute, San Leon itzulgunetik abiatuz Soult Marexalaren etorbidean, 2016ko azaroan, Trambusaren obren denboran joan-etorrien arintasuna segurtatzeko kendu zuten autobus/bizikleta bidea. Zolako tindu laranja, hatapenean berean zen autobus bideari erreferentzia egiten ziona, eta bide gaineko autobus/bizikleta markak tindatu dira larrialdi klimatikoaren testuinguruan egiten den gibelkada hori gaitzesteko. Obrak 2019ko udaz geroztik bururatuak dira eta bide hau ez zaie oraino itzuli autobus eta bizikletei.

BAB hiribidean bizikletaz ibili gara!

Ez gara horretan gelditu! Abenduaren 8an, igandez, klimaren nazioarteko egunaren karietara, gaur egun bizikletei debekatua zaien BAB hiribidean, egoera horren salatzeko egin zen txirrindiraultza alai eta desobeditzailea. Ipar Euskal Herrian egin den txirrindiraultzarik handiena izan da. 430 pasa txirrindularik, adin eta jatorri guzietakoek, txirrindularientzat eguneroko joan-etorrientzat bikaina den BAB hiribidean bizikleta bide segurtatu baten antolaketa galdatu dute.

Egutegia

Abenduaren 30ean, astelehenez, 19:00 – 21:00: Bizi!-ren tokiko lantaldean den Bizi! Barnekalde-ren bilkura Tartasenean, Maréchal Harispe bideko1.ean, Donibane Garazin

Abenduaren 31n, asteartez, 12:00 à 19:00 : Etorkinen aldeko elkarteen alde, Urtats arratsaldea, Patxokin, Tonneliers karrikako 23 Bis-ean, Baionan

Urtarrilaren 2an ostegunez 19:00 – 21:00 Migranteak – Etorkizuna lantaldearen bilkura , Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Urtarrilaren 6an astelehenez 19:00 – 20:30 : Euskaraz Bizi! lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Urtarrilaren 6an astelehenez 19:00 – 21:00 : Garraio alternatiboak lantaldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

Urtarrilaren 8an, asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Urtarrilaren 9an ostegunez 19:00 – 21:00 Jaka zank Logistika eta antolakuntza lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Urtarrilaren 11n, larunbatez, 15:00etan: Bakegileen Manifestaldia, Laugan, Baionan.

Urtarrilaren 15ean, asteazkenez, 19:00 – 21:00 : Kide berriei harrera MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

Urtarrilaren 22an, asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Urtarrilaren 31n, ostiralez, 19:00 – 21:00: Bizi!-ren tokiko lantaldean den Bizi! Barnekalde-ren bilkura Tartasenean, Maréchal Harispe bideko1.ean, Donibane Garazin

Otsailaren 3an, astelehenez 19:00 – 21:00 : Garraio alternatiboak lantaldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

Otsailaren 5ean, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Bizi!-ren Hilabeteko Biltzar irekia, MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

Otsailaren 6an, ostegunez 19:00 – 21:00 Migranteak – Etorkizuna lan taldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Otsailaren 12an, asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Otsailaren 13an ostegunez 19:00 – 21:00 Jaka zank Logistika eta antolakuntza lantaldearen bilkura , Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan

Otsailaren 19an, asteazkenez, 19:00 – 21:00 : Kide berriei harrera MRA Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako 20an, Baionan

Otsailaren 26an, asteazkenez, 18:00 – 18:55: Trantsizioa lantaldearen bilkura, Bizi!-ren egoitzan, Cordeliers karrikako 22an, Baionan