Bizik urtarrilaren 7an larunbatez iraganen den “Etxera bidea gertu!” manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen du

Bizik dei egiten die bere kide eta laguntzaile guziei urtarrilaren 7an, larunbatez, “Etxera bidea gertu!” manifestaldian saldo handian parte hartzera. 2023. Uurtean, manifestaldi bakarra iraganen da Bilbon.

Bizik Euskal Herriko bake prozesua sustengatzen du indarkeriarik gabeko desmartxa delako eta euskal preso politikoen eskubideen alde mobilizatzen da.

Goizez, aitzineko urteetan bezala, Bake bideak eta Sarek ekitaldi anitza antolatzen dute Euskalduna Jauregian, denen arteko elkar-bizitzari  buruz aitzinatzeko moldeari buruz elkarrekin hausnartzeko.

Eta 17:00etan, Autonomia karrikan, mezu bateratua igorria izanen da “Etxera bidea gertu!” lemarekin abiatuko den manifestaldiaren karietara.