Asteazkena, urriaren 28an, Bizi! Mugimenduaren delegazio batek goizeko 11etan topatuko ditu Baiona inguruko eta Hego-Landesetako SCOTeko lehendakaria eta bulego kide batzu eta arratsaldeko 17:00etan CABABeko SMTCko Lehendakari eta zuzendaria. SMTCarekin bigarren bilkura izanen da, irailaren 23an lehen elgarretaratze bat iragan delarik.
[:]
Bizi! Mugimenduak nahi lituzke ondoko punduak aipatu SCOTeko ordezkariekin:
- SCOTaren aurkezpen orokorra, garraio eta mugikortasunaren ikuspundutik eta SCOTari lotuak diren egutegi eta epeen aipatzea,
- PTUaren perimetroari buruzko elkarrizketa, gaur egun CABABari mugatua dena, jakinez CABAB mailako mugikortasuna ezin dela untsa tratatua izan BAB inguruan diren herriko biztanleak konduan hartu gabe,
- Familiei buruzko ikerketari buruz pundu bat: lehen tendentziak badituzue, ondorio erabilgarri batzu?
- Iparraldean garraioa kudeatzen duten AOT ezberdinen arteko konferentzia proiektuari buruzko informazioa,
- Demokrazia parte hartzailearen aplikazio konkretuari buruz.
SMTCarekin landuko den gai zerrenda aipatua izan da irailaren 23an SMTCarekin izan den azken bilkuran berean, hots:
- Gaur egun den PDUaren aurkezpen orokorra, PDU eta DSPari lotuak diren egutegi eta epeen aipatzea.
- M. Veunac SMTCko zuzendariari galdegin dion ikerketa lanari buruz pundu bat. Hain zuzen ere garraio publikoen urritasunaren politikari buruz Aubagne eta Châteauroux hirietan galdegin diozuna. Bai eta ere urritasunaren ondorioei buruz DSParen finantza arloan.
- Elkarrizketa demokrazia parte hartzailearen aplikazio konkretuari buruz:
- Zer posibilitate bada datu, zenbaki, dokumento lagungarrien ikertzeko/eskuratzeko « Dena Autoz -aren alternatiba » landu dezagun?
- Lan Komisio parte hartzaile baten plantan ezartzeko paradaren ikertzea. Bertan lan ildo hori jorratu nahi duten elkarteen ordezkariek parte hartzen ahalko dute. Gaiak: garraioak eta mugitzeko molde ezberdinak, bai eta ere horrelako lan talde baten eremu eraginkorrari buruz elkarrizketa.
Bizi!k geroztik galdegin du gai zerrenda honi laugarren pundu baten gehitzea: CABABaren mailan, txirrindulen ibilbideen segurtasuna eta koerentziari eta jarraitasunari buruz.
Bi bilkura hauek iraganen dira, bata SCOTaren egoitzan, eta bestea SMTCarenan.