Bizik gibelatzen du larunbat honetan, urriaren 3an aintzin ikusia zuen abiazioaren kontrako moblizazioa

Ostegun honetan, urriaren 1ean, Bizik erabakia hartu du larunbata, urriaren 3ko  mobilizazioaren beste egun batera gibelatzea jakinez aintzin ikusiak diren meteorologia baldintzek ez dutela mobilizazioaren ongi iragaitea eta egun horretan hegazkinen zirkulazioaren blokatzeko zonbait ekintzen segurtasuna bermatzen. 

Hasiera batean, larunbat honetan, urriaren 3an, elkarretaratze alai eta herrikoi bat, bai eta hainbat ekintza aintzin ikusiak ziren, hegazkinak lurrean iltzaturik atxikitzeko, ondoko mezua pasaraziz: herritarrek ez dituzte pairatu nahi klimaren arloan gobernuen alfer egoitearen ondorioak, aireko trafikoaren ttipitzea eta sektore aeronautikoaren industriaren eta enpleguen berregokitze plana plantan emaiterat presazkoa da. Plan horretan  langileek, hautetsiek eta herritarrek elkarrekin hitz eginez pentsatuko dute gure lurraldeen errealitateari integratua den gure mugikortasun sistemaren berrantolaketa.

Larunbatean, urriaren 3an iraganen da Estatu mailan, Alternatiba eta ANV Action Non-Violente COP21ek abiarazi mobilizazioa. Estatu mailako 18 hiritan, besteak beste Bordalde, Clermont-Ferrand, Lille, Marseille, Nantes, Nice eta Parisen, 2020ko urriaren 3an, abiazio zibilaren eta klimaren arloko ezohiko garrantzia ukanen duen mobilizazio eguna izanen da. Martxak, txirrindiraultzak, elkarretaratzeak eta aireportu okupatzeak antolatuak dira justizia ekonomiko, sozial eta klimatikoaren alde.  

Larrialdi klimatikoaren aitzinean, gure berotegi efektuko gasen isurketak, zorrozki behar ditugu ttipitu, alta aeronautika sekoreak Frantses Estatuaren karbono aztarnaren %7aren ardura badu. Osasun krisiaren ondorioz, gobernuak sektore horri eman dituen diru laguntzak, berregokitze ekologikoaren eta enpleguen begiratzearen arloan ordainez deus galdatu gabe eginak izan dira.

Nahasmendu klimatikoaren arrazoien kontrako mobilizazioek jarraitu behar dute, horregatik, Bizik aitzin ikusiak zituen ekintzak gibelatzen ditu beste egun batera, eta denak gomitatuak izanen dira saldo handian parte hartzerat.