Bizi!k eta Bihar Institutuak, Herriko Etxeetako kontseiluetako eta Euskal Hirigune Elkargoko hautetsientzat formakuntzei hasiera emaiten diete

Ipar Euskal Herriko 880 hautetsi, Bizik joan den Herriko Bozetan proposatu Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren izenpetzaile dira. Hautetsi horien laguntzeko beren kargualdi hasieran, eta jadanik eginak dituzten hainbat galdeei erantzuteko, Bizik erabakia hartu du formakuntza ziklo baten plantan emaiterat, bertan hainbat adituk, lekuko handik eta Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren hainbat aktorek parte hartuko dutelarik.

Metamorfosi ekologikoaren Ituna, Ipar euskal Herriarentzat proiektu anbiziotsu bat da, eta garrantzitsua da hautetsiek beren kargualdia hasteko horri buruz formakuntza ukan dezaten.

Bizi! Bihar-Trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialaren Institutu berriarekin bai eta CEDIS, Hautetsien formakuntzarako zentroarekin partzuer jarri da, Ipar Euskal Herriko lurraldearen problematikei egokitua den formakuntza eskaintzarik hoberena segurtatzeko. Programa hori deklinatzen da, hilabetean egun batez, Ipar Euskal Herriko gune ezberdinetan, eta saio bakoitzak lantzen du Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren ataletarik bat.

Lehen formakuntza saioak, bakarkako autoaren erabilpenarekiko alternatiboak diren mugikortasunak barnekaldean gaia jorratuko du, urriaren 30ean, ostiralez, Donazaharren.

Zergatik formakuntza hau?

Frédéric LESCOMMERES, CEREMA

Gaur egun, Ipar Euskal Herrian posible da garraiobide alternatiboen ukaitea eta ondorioz mugikortasun politika batzuren aintzinean emaiterat klima eta osasun erronkei erantzunak ekarriz bai eta ere petrolioaren menpekotasuna duten biztanle zaurgarrienen mugikortasunen beharrei erantzunak ekarriz. Formakuntza egun horrek Ipar Euskal Herriko hautetsiei parada emanen die gure lurraldeko diagnostiko oso baten ukaiteko, aurre iritzien borrokatzeko, eta elkarrekin identifikatzeko lurralde honen mugikortasunaren aktore guziak; bai eta ere bereziki, deskubritzea zer berritasun badiren gure lurraldearen itxura duten baserri eta mendi guneko eskualdeetan.

Lehen formakuntza honentzat Frédéric LESCOMMERES, CEREMA (Estatu erakunde publikoa, arrisku, ingurumen, mugikortasun eta antolaketa arloko ikerketa eta balioztatze zentroa)-ko Ikerketa Zuzendaria gomitatua da. Aditu hau galdatua izan da zeren zinez berezitua da mugikortasunaren arloko gaietan, eta bereziki, baserri edo barnekalde giroko eremuetan, gune horientzat sobera usu pentsatzen dugularik ez dela deus posible bakarkako autoaren erabilpenetik kanpo. Horrez gain, Frédéric LESCOMMERES-ek biziki untsa ezagutzen du lurraldea, bertan hainbat ikerketa bai eta aterabide alternatiboren esperimentazio (Kintoa Mugi, Aldudeko Ibarran, adibidez) eraman dituelako.

Egun horren karietara, alternatiben alde diren lurraldeko aktoreekin elkarrizketa bat iraganen da ere. Bertan parte hartuko dute Biziko militante zonbaitzuk, noski, baina Garapen Kontseiluko Lehendakari ordeak edo Euskal Hirigune Elkargoarekin partzuergoan autokidetza plataforma bat plantan emaitekotan den Mobicoop kooperatibaren ordezkari batek.

Izen emaiteak:

Izen emateak linean egiten dira, formakuntza bakoitzarentzat izen emaite batekin 

Lehen formakuntzarentzat den izen emaitea jadanik linean da: https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-toutes-les-mobilites-alternatives-a-la-voiture-solo-au-pays-basque/

Beste formakuntzentzat izen emaite orriak laster linean izanen dira.

Formakuntzentzat xehetasunak:

Xehetasun gehiagorentzat harremanetan sartu Bihar Institutuarekin 07 61 86 72 27 zenbakian edo contact@institut-bihar.org helbidean.