Bizik bere 10.urtemuga ospatzen du: hara egitaraua!

uskal Herrian 2009an sorturik, Alternatiba mugimendua 2013an abiaturik, ihes fiskalaren kontrako kadira bahitzaileen mugimendua 2015ean sustaturik, ANV-COP21 mugimendua 2015ean ko-sorturik, Bizi-k bere 10. urteburua ospatuko du, ekainaren 14, 15 eta 16an, Baionan. Patxa plazan iraganen da, karpa baten pean, sartzea kitorik. Hona hiru egun horietako programa:

Ekainaren 14an, ostiralarekin, bestako 3 egunen abiatze ofiziala 19:00etan eginen da, hitzaldiekin, bertsoekin (Maindi Murua Berra) eta aperitifa animatuarekin. 22:30ean, “Irrintzina, le cri de la génération climat” filma (2017an aterea) emanen da, pantaila handian, karpapean. Arrats berean, Bizi-ren metodoari eta eraikitzea ahalbidetu duenari buruzko mintzaldi bat ere izanen da, interesatu pertsonei irekirik.

Ekainaren 15ean, larunbatarekin, Bizi barnetik ezagutzeko parada izanen da, bai eta —haren 10. urteburuaren karietara— besta elkarrekin egiteko aukera, biak aldi berean. Ibilbide gormant bati esker, 10:00etarik 16:00ak arte, mugimenduaren alde guzien ezagutza egiten ahalko da, bereziki 21 lantaldeen erakusmahaiak bisitatuz, aldi berean hemengo jaki bereziak, garagardoak, sagardoak, jusak edo arnoak preziatuz. Denbora berean, mintzaldiak izanen dira, frantsesez eta euskaraz (aldibereko itzulpenarekin), karparen pean. Geneviève Azam-ek eta Corinne Morel Darleux-ek gaur egungo krisi soziala, ekologikoa eta klimatikoa, kolapso arriskuak, eta hortik gure bizietarako eta gure engaiamenduetarako egin beharreko gogoetak aipatuko dituzte. Joseba Azkarraga eta Alazne Intxauspe saiatuko dira Euskal herriko metamorfosi soziala eta ekologikoaren bideak marrazten, baita ere laborantza ekologikoarenak eta ekofeminismoarenak.

16:00etan da egiazki hasiko besta, poteo batekin, T Alboka Tropik Txarangak animaturik, Baiona ttipiko hainbat ostatu eta peñetan ibiliz. 20:00etan, urririk den kontzertua hasiko da karpa pean, Mali Karma, Foisis Jaunak taldeekin eta HK, «On lâche rien» edo «Niquons la planète» kantuen sortzailearekin, azken honek kontzertu berezia eskainiko dularik Biziren 10 urteen kari. K-Pux DJarekin bukatuko da gaualdia.

Igandea, ekainaren 16a, desobedientzia zibileko eta %100 bortizkeriarik gabeko ekintza handi, alai eta aldarrikatzaile batekin hasiko da. Bertara familia eta haurrekin etortzen ahal da (ikus xehetasunak bizimugi.eu/10urte).

Bestak segituko du eguerditik goiti mutxikoekin, beti Patxa Plazan, Patxi eta konpaniak emanik. 13:00etan bazkari herrikoia iraganen da (18 €, kafea eta patxarana barne), besteak beste nafartar kantarietaz animatua. Berriz dantzak 16:00tik goiti Dantza Pikorekin, beti Patxi eta Konpaniak emanik.

Hiru egun iraunen duten besta horien antolaketarako laguntza ekarri nahi dutenentzat : bi telefono zenbaki 05 59 25 65 52 edo 05 59 59 33 23 edo izena eman zuzenean.

Hitzordua ekainaren 14,15 eta 16an elkarrekin Biziren 10 urteak ospatzeko!

Bizi!