Bizi!k azaroaren 19an Baionan iraganen den Bagoaz-en manifestaldira joatera deitzen du 

affiche-manif

Bizi!k Baionako Euskaldunen plazatik 2016ko azaroaren 19an, larunbatarekin arratsaldeko 17:00etan aterako den Bagoaz-ek antolaturiko «Ibon askatu, libérez les prisonnièr-e-s gravement malades» manifestaldira parte hartzera deitzen du.

Larrialdi klimatiko eta ekologikoaren bai eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Euskal Herriko Mugimendu Altermundialista bezala, bai eta ere errotik demokraziari eta oinarrizko askatasunei lotua den aktore gisa, Bizi!k bere kide eta laguntzaileak deitzen ditu “Bakearen alde, eskubideak aska ditzagun”  kanpainaren sustengatzerat «Ibon askatu, libérez les prisonnièr-e-s gravement malades» Bagoaz-ek 2016ko azaroaren 19an Baionan antolatzen duen manifestaldian parte hartuz.

Dei hau, demokrata eta errepublikar gisa egiten dugu, Europa, Frantzia eta Espainiako eskubideak denei berdin aplikatuak izan daitezen kezkatzen garelako. Adibidez, eskubide honen aplikatzeak eska lezake larriki eri diren presoek beren espetxe zigorrean gelditze baten ukaitea egokiak diren artak lortu ditzaten. askatuak izan daitezen. Ezin da onartu tratamendu diskriminatzaile bat euskal preso politikoei aplikatua izan dadin.

Humanista eta aitzinazale gisa egiten dugu ezin baitugu ulertu eritasun larriak pairatzen eta beraz artatzeko baldintzarik eskuratzen ahal ez dituzten pertsonak, edota fase terminalean direnak eta beraz haien ahaideek inguraturik bizi bukaera duin bat ukaiten ahal ez duten pertsonak preso atxikitzea. Ibon Fernandez Iradi presoaren osagarri egoera ez da bateragarria egokiak diren arten plantan emaitea ezinezkoa bilakarazten duten eta eritasunaren larritzea ondoriotzat duten preso atxikitze baldintzekin.

Bortxa-ezaren militante konbentzitu gisa egiten dugu, Euskal Herrian itzulbiderik gabeko egiazko bake baten aldeko apustu determinatua eginez. Gaur egungo presondegietako politika arrunt kontra emankorra da honelako bake eta berradiskidetze egoera dagoelarik. Politika horrek frantziar eta español gobernuek Aieteko Bake Konferentzia (Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia)-k gomendatzen dituen pausuak ez dituztela segitu nahi adierazten du.

Gobernuek behar dituzte beren ardurak asumitu gatazkaren konponbideari dagokionez eta gatazkaren ondorioak tratatu nazioarteko adituek Aieteko bake konferentzian gomendatuko bide-orriaren araberan. Lehen etapa eri diren presoen libratzea da.

Arrazoin guzi horien gatik Bizi!k, Ipar Euskal Herriko mugimendu altermundialistak bere kide eta laguntzaileak Baionako Euskaldunen plazatik 2016ko azaroaren 19an, larunbatarekin arratsaldeko 17:00etan aterako den «Ibon askatu, libérez les prisonnièr-e-s gravement malades» manifestaldira parte hartzera deitzen ditu.