Bizi elkarteak salatzen du 5G-ak kliman eta osasun ezbaian izango duen eragina gaur egun, 5G-ari buruzko moratorioak babestuz eta neurritasun digitala indartzea eskatuz.
5G-ak hainbat aste daramatza eztabaidak pizten Frantses Estatuko 6 kantoietan. Izan dadin G5aren jendarte mailako interesa, energia kontsumoa, osasunerako arriskuak, biztanleria kontrolatzeko eginkizuna, dena kalapitabide da.
5G-ak eztabaida, hezkuntza eta konpromiso politikoak eskatuko lituzkeen arren, alderantziz, ez dugu horrelakorik ikusten. Ikusten duguna da, gobernu bat indarrean pasatzen. Emmanuel Macronen jarreraz aldatzea klimaren aldeko herritarren hitzarmenaren moratoria proposamenari buruz eta bere 2020/09/14ko deklarazioa “Frantziak 5G-aren bihurguna hartuko du … Ez dut sinesten Amish ereduan”… badirudi denak erakusten duela trena abiadura handian doala eta ezerk ezingo duela geldiarazi.
Baina ez da Estatua bakarrik bultzatzen duena. Sektoreko industrialen anbizioak ere handiak dira, eta horren erakusle dira enkante erregistroak (ia 1,5 miliar euro), duela hilabete batzuk ordainduak izan direnak 5Ga ustiatzeko eskubideak lortzeko, jakinez Frantses Estatuko hainbat eskualdetan esperimentu eta hedatze ugari abian direla jada. Industrial hauek hein honetan motibatzen dituena da merkatu erraldoi berrietara iristea ahalbidetuko duen jauzi teknikoa, “hodien tamaina” handituz, “deskargatze bizkorra” ahalbidetuz, 5G-arekin bateragarriak ez diren telefonoen egungo multzoaren zati esanguratsuaren ordezkatzea eta konektatutako objektuen merkatuaren eztanda,… 5G-aren helbideratze ahalmena eta latentziari esker posible dena.
Hala ere, 2020 urtearen hondarrean, Klimaren aldeko Kontseilu Nagusiak “5G-aren karbono-inpaktua kontrolatu” txostena argitaratu du, 5G-aren ingurumen-arriskuez abisatzeko eta hedapenaren eraginak kontrolatzeko hainbat gomendio emaiten ditu.
Bere aktibitate guzientzat, egunero teknologia digitala erabiltzen duen elkartea izanez, Bizi galdezka ari da: “Noraino joanen da teknologia digitalaren klima-inpaktua, jadanik badakigularik berotegi-efektuko gasen isurketen %4-en eragilea dela (aldiz hegazkin sektorea %2,7 edo %4,9ena), eta 2025ean %8-en eragilea litekeela? Zer ekarriko du egiazki teknologia berri honek herritarrei? Zergatik lehentasuna eman 5G teknologiari gaur egun, landa-eremu askotan 4G teknologia ez delarik eskuragarria oraino? 4G teknologia ez dea nahikoa gure behar gehienentzat? Zinez behar duguia konektatutako auto bat, konektatutako hozkailu bat? Eta bihar konektatutako zapatak, konektatutako giltzatakoak, konektatutako sardexkak… «Izan ere, zer gizarte eredu gure haurrentzat? Ez dakigularik nola tratatu gure hondakin digitalak eta planetak jadanik zilatutako «Gruyère» gasna baten itxura duelarik, zergatik behar ditugu miliarka smartphone delakoak ekoiztu eta beste hainbeste botatu gure hondakintegietan? Zer pentsa 2020. urtearen bukaeratik goiti teknologia baten hedatzea onesten duen gobernu batetaz, osasun azterketak ez direlarik gaur egun arte oraino argitaratuak?” galdetzen du Jérémie Budek Biziren bozeramaileak. “Orgak idiaren aitzinean emaiten ari girela” badirudi, zuhurtasun printzipiotik urrun“.
Hala ere, Frantziako hainbat lekutan ohartzen gara hautetsiek luzamenak bozkatu dituztela 5Ga beren herrietan ezartzearen kontra, hala nola Lehuntzen, Ziburun, Hendaian,Ezpeletan edo Aiherran, eta Euskal Elkargoak gai hori 2021eko otsailaren 27an iraganen den Elkargo Kontseiluaren gai ordenan ezarri duela.
Nahiz eta eskumen hori soil-soilik Estatuaren eskuetan izan, BIZIk auzapez horien jarrera sustengatzen du eta pentsatzen du Euskal Elkargoak (Akitaniako bigarren HeLEPa denak) ere halako jarrera hartuko balu, horrek funtsezko pisua balukeela.
BIZIk 5Garen hedatzea salatzen du, luzamena bozkatu duten lurraldeko hautetsiak sustengatzen ditu, Euskal Elkargoko hautetsiei dei egiten die 5Gari buruzko beren jarreraren ezagutzeko eta herritarrei ere dei egiten die, arlo numerikoan zuhur joka dezaten eta ea beren egunerokoan zinez 5Garen beharrik baduten ontsa gogoeta dezaten.
BIZIk bere 2020-2024ko bide orrian sartu du arlo numerikoari dedikatu talde baten sortzeko beharra, zeinak energiaren, ingurumenaren, bizi pribaturen eta etikaren alorretan dituen eraginak, besteak beste, ikertuko baititu. Gure elkarteak gai horien lantzeko interesa duten pertsona guziei gurekin bat egitera dei egiten die.