Bizik 10 urte, eta sekulan baino deliberatuagoa!

Biziren 10 urteak ospatu ditugu. Ibilbide horrek jadanik abentura ttipi baten eite hartzen hasia du. 10 urte horietan metodologia militante bat landu dugu. Metodologia horren hainbat ezaugarrietan “bi zangoen” gainean ibiltzearena aurkitzen dugu. Hots ber maneran alternatiben eta desobedientzia zibileko bortizkeriarik gabeko ekintzak, erresistentzien arloan ibiltzea. Biziki garrantzitsuak dira guretzat.

Eredu berri baten eraikitzea bai eta gure bizi moduen eta lurraldeen metamorfosia, klima suntsitzen duten politika eta proiektuei aurre egitea bezain baitezpadakoak dira. Biziren proiektuak tokiko lana uztartzen du borrokaren dimentsio globalarekin. Eta Bizi!, arlo hortan laborategi moduan arizan da, edo abiarazle moduan, Alternatiba edo aulki bahitzaileen dinamiken kasuan bezala. Biziki inportantea da guretzat gauregun klimaren aldeko greba eta martxekin handituz doan mugimenduarekin harremana atxikitzea. Ber maneran, lurraldearen eraldatze ikusmolde berezi bat garatu dugu, EH Burujabe liburuan aurkitzen ahal dena.

Denak batera, goazen sistema aldatzera!

Horrez gain, Bizi!, lan metodo bat da ere. Diziplina, zorroztasuna eta seriotasuna nahasten ditu lagun arte giroarekin, elkartasunarekin eta ekintza berezien umorearekin. Koktel ttipi hori, hots programa militante hori, da garatu. Eta garatzen jarraituko da zeren klimaren aldeko borroka irabazia izaitetik oraino urrun gira. Baina indar gero eta gehiago metatzen ari gira hemen Euskal Herrian, bai eta Estatu mailako beste lurraldeetan, eta beste herrietan ere. Eta baitezpadakoa da engaiatzen jarraitzea, holako dinamika kolektiboei lotzea, zeren desafio klimatikoaren altxatzeko molde bakarra da.

Gurekin bat egin ezazu. Zuk ere, gure ekintza sustenga eta indartu:  www.bizimugi.eu/eu/kidetu