Bizi !, SCOT eta SMTCren arteko bilkuren laburpena

Asteazken honetan, Bizi!ren ordezkaritza bat bildu da Baionako hirigune eta Hego Landesetako SCOT (Schéma de Cohérence Territoriale)-eko bulegoa eta Lehendakariarekin bai eta ere CABABeko SMTC (Syndicat Mixte des Transports en Commun)-eko Lehendakari eta Zuzendariarekin.

Bizi! eta SCOT-en arteko bilkura
2009ko urriaren 28an

BizitaSCOT1

Bizi! eta SMTC-arteko bilkura
2009ko urriaren 28an

BiziSMTC

[:]

Bizi! eta SCOT-en arteko bilkura
2009ko urriaren 28an

BizitaSCOT2

BizitaSCOT3

Bizi! eta SMTC-arteko bilkura
2009ko urriaren 28an

BiziSMTC

DSCF4243

DSCF4244

DSCF4247

Bizi !ren aburuz SCOTeko bulegoarekin iragan den lehen topaketa hau egokia izan da. SCOTeko eguteki eta epe ezberdinen aurkezpenaren ondotik, bai eta ere SCOTa beraren erredakzioari lotuak diren erronken aurkezpenaren ondotik, pundu bat egina izan da Iparraldean zehar bikote/familiei buruz antolatua izaiten ari den inkestari buruz (600 000€-ko aurrekontua ukanen du lan horrek). Bilkura hortan arrastatua izan da Lan Talde Parte Hartzaile baten antolatzearen printzipioa non mugikortasuna eta garraioaren gaia aipatu nahiko duten elkarteei parada emana izanen zaie beharrezkoak diren informazioen lortzera, beren iritzi eta proposamenen trukatzea. Lan Talde hori bilduko litzateke hiruhilean behin, eta datorren bilkura iraganen litzateke heldu den abenduan berean. Horrek erantzun bat ekartzen du Bizi !k agorrilaren 29az geroztik aitzinean emaiten zuen aldarrikapen bati, eta gure aburuz horrek lagunduko du jendartearekin elkar aditzea aberasten, eta arlo hortan ororen buru hartuak izan beharko diren orientazioen bai eta ere gai horiei buruz lan egiten duten elkarteen proposamen egite gaitasuna  hobetzen.

Ber maneran Bizi!k ondorio baikorrak ateratzen ditu SMTCko Lehendakari eta Zuzendariarekin ukan duen bilkurataz. Elgarretaratze hori SMTCarekin egina izan den bigarren bilkura zen, joan den irailaren 23an iragan zelarik lehen topaketa. Noski, garraioen urritasuna behaztopatze pundu bat  da oraino. SMTCko buruzagitzak oraino printzipiozko oposio bat agertzen du gai horri buruz, finantza arrazoin batzu aitzinean emanez horren justifikatzeko. Baina, urritasunara pasatu diren garraio sareen ikerketa beti aurrera doa eta SMTCak hitzeman du garraioari buruz jendea erakartzeko prezio politika berezia plantan ezarriko zuela. PDU (Plan de Déplacement Urbain) aren erronka eta egutegiak aurkeztuak izan zaizkigu eta DSP (Délégation des Services Publics)ari buruz elkarrizketa interesante bat ukan dugu ere. « Dena Autoz »aren alternatibei buruz informazio zehatzen lortzeko modeak eta  iritzi trukatze eta proposamen egiteko moldeak aitzinatu ditiu Bizi!k. Datorren bilkura bat iraganen da hain zuzen ere zehazki eta bereziki aipatzeko urritasunaren eta prezioen ttipitzearen ondorioak autobusen erabilpenaren gan eta otoaren erabilpenaren ttipitzearen gan. Azkenik, hurbiletik ikertua izanen da ere garraio publikoen urritasuna lortu duen eta mugikortasuna mailan eskaintza hobetu duen Aubagne-eko hirigunearen kasua.

Azkenik, Bizi !k luzaz defendatu du txirrindula ibilbideen jarraipenaren eta segurtasunaren beharrezko gaia. Erantzuna izan zaigu gai horri buruz eginen genizkien proposamen guziak ongi etorriak izanen direla. Bizi!k ekimen zabal bat plantan ezarri nahi du gaur egun BABn txirrindulen ibilbideetan diren jarraipen eta segurtasun eskaseko pasarteei buruz “Diagnostiko  Herritar”a gauzatzeko. Horren bidez jarraipen eskasei bai eta ibilgune arriskutsuei aterabide proposamen zehatzak ekarri nahi dira. Gaurdanik BABn gaindi erregularki ari diren txirrindulariei deia luzatzen dugu, egunereko bideetan topatzen dituzten zailtasun guneak bil eta bizimugi@orange.fr helbidera igor ditzaten