Badu orain urte bat BIZIKLETA kanpaina burutu izan dela, orduan Biarritzeko hiriak azkenean agerraraziko duia bizikleta bideetako antolaketaren egutegi zehatza
Bizi !-k espero du horretaz gehiago jakinen duela,
abenduaren 6an, ostegunarekin, 18:00etan,
Biarritzen antolatua den Hiriko Mugitze Planoaren aurkezpen bilkuraren karietara.
Duela urte bat ttanko, 2011ko abenduaren 3an, larunbatarekin, Bizi ! mugimenduak, Biarritzen bizikletaren garapenaren alde, hilabete batez eraman zuen mobilizatze kanpaina bururatzen zuen, hiriko auzapeza den Didier Borotrari, Bizi Kleta deitu bizikleta polit bat eskainiz.
Kari horretara, hautetsia eta haren axuantak engaiatu ziren bizikleta bideen antolaketa burutzea. Zenbait aste berantago, engaiamendu hau berresten zuen, herriko kontseiluak bizikleta bide batzuen eraikitzeko erabakia bozkatuz, 2012ko aitzinkontu orientazioen kari:
-
-itsasbazterreko ibilbidea itsasargitik Ozeanoaren Hiriraino, Angelu eta Bidarteren arteko bizikleta bidearen jarraikitasuna ziurtatzeko.
-
-bizikleta ibilbidea hiri barnean
-
-hiriguneko bizikleta planoan parte hartzea.
Urte baten buruan, tokian berean, deus konkreturik ez du gauzaturik izan. Hainbat gutun idatzi ondoren eta azaroa hastapenean egin bilkuraren ondotik, Bizi !-k gaur, burutu beharreko bizikleta bideen antolaketaren egutegi zehatza igurikatzen du. Bizi !-k bestalde, bizikleta bide baten zentzu bikoitzaren egingarritasuna azpimarratu du Mazagran karrika osoan gaindi, zoruko markatze batekin eta behar bezalako bide seinaleekin, zenbait egunez gauza daitekeena eta diru biziki guti xahutuz.
Baionan, joan den ostegunean, Hiriko Mugitze Planoari buruz antolatu informazio bilkura baten karietara, Bizi ! mugimenduak hiri horren baitan gauzatu bizikleta bide politika mailako ageriko aitzinamenduak (Resplandy kaian gaindiko bizikleta bidea, zentzu bikoitzeko bizikleta bide orokortuak San Izpiritu eta Marracq auzotegietan) kontuan hartu ditu.
Bizi !-ri ezin zaio buruan sartu Bizi Kletaren ondotik urte bat iragan eta gero, eta klima aldaketari buruzko Dohako gailurra gertatzen diren egun hauetan, Biarritzek ez duela jestu konkretu bat ere eginen zentzu horretan.
Biarritzen, abenduaren 6 honetan antolatua den PDU/HMP-ri buruzko bilkuran egonen da, 2012ko urtarrilan hartu engaiamenduen gauzatze lehen egun finkoen berri hartzeko!