.
Bizi!-k, gobernuak erretretaren adina gibelatzeko egitasmoari ihardokitzera deitzen du gazteria.
Gazteen langabezi tasak errekor historiko bat gainditu duenez, erokeria da, beraz, zaharrenak lanean denbora gehiago atxikitzea.
2010ean urgentea da gaurko 4 milioi langabetuei erantzutea, eta ez Errepublikako lehendakariaren anaia den Guillaume Sarkozy bezalakoek zuzentzen dituzten pentsio funts pribatuak sustatzea, eta horrela gaur egungo banaketa bidezko erretreta sistema ahultzea.
Urgentea da baztertuen kopurua murriztea, ez emendatzea, gazte langabetuen kopurua biderkatuz, bai eta gero eta gehiago garatzen ari den murriztapen sistemak pobretzen dituen erretretatuena ere.
Urgentea da beste logika ekonomiko bat plantan ezartzen hastea, aberastasunak eta lanaren banaketa zabalago batean oinarritua, behar faltsurik gabe eta jendartearentzat baliagarriak ez diren lanik gabe. Urgentea da PIB / BPG, erosteko ahalmena berriz aztertzea, 2020-2030erako langabezia edo erretretei lotuak diren arazoak, alde batetik, eta bestetik, krisi ekonomiko eta klimatikoa konpontzeko gisan.
Gobernuak eta MEDEFak aldarrikatu «gero eta gehiago lan egin banaketa nehoiz hunkitu gabe» horrek krisi ekologiko eta sozialak larriagoak baizik ez dituzte bilakaraziko eta gure etorkizun amankomuna larriki zalantzatzen dute.
Horretarako du kontra-erreforma horrek gazteria bi aldeetatik hunkitzen. Gaur iratzarri eta ihardoki behar du!
Bizi!-k greba egitera eta Baionan manifestatzera deitzen du, ekainaren 24an, ostegunarekin. Hitz-ordua gure kide eta segitzaileei 10:30etan Baionako Lan Boltsan finkatzen diegu.