Bizi!-k elkartasunen deia izenpetzen du. Karia hortara, oraindanik mobiliza gaitezen gure elkartasuna adierazteko maiatzaren 1a arte!
- Lehen hitzordua bortxa ezazko ekintza batentzat apiriliaren 3an 9:00etan astelehenez Manu Robles-Arangiz fundazioan, 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian :
Denen arteko elkartasuna: era guzietako desberdintasunen kontra borroka gaitezen, iruzur eta ihes fiskalaren kontra eta bankuen, politikarien, multinazionalen zigorgabetasunaren aurka
DEIA
Zerbait ontsa itzulikatzen ez delako sentsazioa dutenei.
Ez ontsa ordezkatuak eta ez entzunak ere sentitzen direnei.
Telebistan kontatzen denarekin bat egiten ez duen errealitate batean bizi direnei.
Elkar laguntzen segitzen dutenei, nahiz eta beste batzuek gibelera egin behar genukeela erran. Bereizkeriaren eta bazterkeriaren kontra borrokatzen segitzen dutenei. Izadia zaintzen segitzen dutenei, beste batzuek suntsitu, neurriz kanpo ustiatu edo leher eginarazi nahi dutelarik.
Batzuetan ezintasun edo nahasmendu sentimendu bortitza dutenei.
Horrela pentsatzeko bakarrik direla uste dutenei.
Amets egiteko lotsa ez direnei. Beharbada ez dela berantegi, gure ikuspegia eta jokamoldea aldatzeko oraino aski goiz dela sinetsi nahi dutenei. Eta hau, jadanik, munduaren aldatzen hastea dela pentsatzen dutenei.
Gure zortea elkarrekilakoa dela kontsideratzen dutenei. Elkartasuna ihardukitzea dela. Elkarrekin, geldiezina den gaitzeko indarra osatzen dugula.
Horiei guziei, Elkartasunen Deia helarazten diegu. Biltzeko Deia, gure buruak zenbatzeko, ondoko lehendakari kargualdian gure elkartasunen norabideak inposatzeko.
Alimaleko ahalmena badugu, jakinaraz dezagun.
Elkartasunen Deia sustenga dezagun
1. Denen arteko elkartasuna: era guzietako desberdintasunen kontra borroka gaitezen, iruzur eta ihes fiskalaren kontra eta bankuen, politikarien, multinazionalen zigorgabetasunaren aurka.
2. Naturarekilako eta geroko belaunaldiekilako elkartasuna: borroka egin dezagun gure klima, gure lurra, gure bioaniztasuna, gure itsasoak zaintzeko. Energia berriztagarriaren alde, fitsik galtzen ez den eta dena bilakatzen den ekonomia baten alde borroka egin dezagun.
3. Nekezian, baztertuak, diskriminatuak diren jendeekilako elkartasuna: bizitegiak, enpleguak, artatzeko ahalbideak, hezkuntza, errentak bermatzeko borroka egin dezagun. Gure oinarrizko dretxoak defenditu ditzagun, gure jendetasuna ezkutatzen duten aurreiritzien kontra borroka egin dezagun.
4. Ahots gabekoekilako elkartasuna: bakoitzak bere ahotsa entzunarazteko ahala ukan dezan borroka egin dezagun, eremu eta auzoalde guzietan, egoera guzietan eta denek pisu berarekin.
5. Populu guziekilako elkartasuna: mugarik gabeko elkartasunaren alde, herrialde eta kontinenteen arteko lankidetzaren alde, bidea hartzen, miseria eta gerlaren aitzinean ihes egiten dutenen harreraren alde borroka egin dezagun.