Bizi eta “Surf park” proiektua Donibane Lohitzunen

Bizi  Donibane Lohitzuneko “Surf Park” proiektuaren kontra fermuki altxatzen da

Bizi elkarteak Donibane Lohitzuneko “Surf Park” proiektua salatzen du eta proiektu horren gelditzea argi eta garbi galdatzen du.

Donibane Lohitzunen aintzin ikusia den uhainekilako igerileku proiektu erraldoi hori azken aste hauetan gero eta gehiago aipatua izaiten hasi da bereziki proiektu hori salatzen duen eta 2 hilabetez 45 000 izenpetze bildu dituen herritar izen  biltze petizio* baten arrakastari esker.

Bizi herritar dinamika honi juntatzen da eta ber maneran salatzen du neurrigabeko proiektu horren zentzugabekeria. Kostatik eta bertako uhain naturaletatik 1,5 km-tan delarik, proiektu erraldoi eta inposatu hori arras batera ezina da betoiz estaltzeak jada sobera kalte egin duen Euskal Kostako lurren artifizializazioari bukaera emaiteko, bioaniztasunaren eta oihanen segurtatzeko xedearekin.

155 m luze eta 25 000 m³-ko edukiera izanen dituen horrelako igerileku baten energia eta ur kontsumoa oraino zentzugabeagoa da konduan hartuz, nahasmendu klimatikoaren testu inguruan, oraino gehiago indartuko diren idorteen maiztasunaren handitzea eta lurpeko ur geruzen ttipitzea.

Euskal Hirigune elkarteak bozkatu du Donibane Lohitzuneko Tokiko Hirigintza Plana joan den otsailaren 22an. Azken honek Jalday lan-eremuaren handitzea aitzin ikusten zuen bai eta bertako Surf Park-a ere, bai eta ere 7 ha oihan, eremu heze eta laborantza lurren artifizializazioa. Eta hori jakinez gero eta gehiago biztanlek nahi dutela elikatu tokiko elikagaiekin eta Klimaren inguruan bildu den Herritar Konbentzioak luzatu proposamenarekin “Segidan hartu behartzen duten neurriak eremu ainitz kontsumitzen dituzten hiri bazterretako eremu komertzilaen antolaketa gelditzeko” batera ezina dela. Baina, proiektu horren aldekoen garaipena ez da oraino segurra.

Bizik deitzen ditu Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi guziak 2021eko aintzin ikusiak diren urbanismo baimenen ez emaitea. Bizi! adi egonen da Ipar Euskal Herriaren Ituna izenpetu duten eta ondorioz laborantza eremuak babesteko engaiamendua hartu duten hautetsiek beren engaiamenduak errespetatzen dituztela segurtatzeko. Elkarteak bere indarrak biderkatuko ditu beren agintaldian klimaren eta bio-aniztasunaren alde ekitea konduan hartzen ez duten lehengo munduko proiektuak sustengatzen dituztenen salatzeko, Ituna izenpetua izan ala ez, Jean-François Irigoyen Donibane Lohitzuneko auzapezaren kasua  den bezala. 

 Bizi! proiektu horren kontra fermuki altxatuko da eta herritarrak gomitatzen ditu haren kontra ere mobilizatzea, eta proiektu horri buruz gehiago ezagutu nahi dutenak eta proiektu horren gauzatzearen  aurka ekin nahi dutenak deitzen ditu Rame pour ta Planète kolektiboak antolatzen duen informazio bilkura batean parte hartzera, astelehenean, irailaren 28an, 20:30ean,Getariako zineman.

*https://www.change.org/p/non-%C3%A0-la-piscine-%C3%A0-vagues-%C3%A0-saint-jean-de-luz