Bizi “Digital Cleanup 2024” egunean

Digital Cleanup Day mundu mailako ekitaldia da, Digital Arduratsua Instituak  eta World Cleanup Day – France-ek bultzatua. 

Ekitaldi honen helburua? Teknologia digitalaren eragin gero eta handiagoaren inguruan sentsibilizatzea eta ekintza zehatzak egitea.

Bizin taldean mobilizatzen gira!

Bigarren urtea da Bizik hainbat sentsibilizazio tailer antolatzen dituela martxoaren 16an, larunbatarekin, teknologia digitalak ingurumenean duen eraginaren, gure datuen kudeaketaren eta gure material digitalaren kudeaketaren inguruan (bizitza luzatzea eta berrerabilpena).

Lau informazio-ekintza saio antolatzen dira egunean zehar, bi “Datuen Garbiketa Digital” eta bi “Material  eta berrerabilpen Garbiketa Digital“:

-1.saioa: 9:00-10:30 Datuak tailerra n°1
-2.saioa: 11:00-12:30 Materiala berrerabiltzeko tailerra n°1
-3.saioa: 14:00-15:30 Datuak tailerrak n°2
-4.saioa: 16:00-17:30 Materiala berrerabiltzea tailerrak n°2

2 saio tematikotan izena ematen ahal duzue (Datuak, saio 1, Berrerabilpena saio 1). Goizeko bi saioak arratsaldeko biak bezalakoak dira.

Datuak saio batean parte hartu nahi baduzu, eraman zure materiala  (ordenagailua, tableta edo telefonoa).

Zure ekipamendu digitala bota nahi baduzu (ordenagailuak, tabletak eta/edo smartphoneak) Biziren lokalean zuen material funtzionalak (bir-erabilpena edo emaitza) edo ez-funtzionalak (birziklapen saila) uzterat gomitatzen zaitugu egun osoan, 9:00etatik 18:00etara.

Hitzordua, martxoaren 16an  gure lokaletan: Cordeliers-en karrikako 20, 64100 Baionan

Izen-ematea: https://form.typeform.com/to/mLA1zSrN 

Informazio gehigarria: numerique@bizimugi.eu