Digital Cleanup Day mundu mailako ekitaldi bat da, Digital arduratsuaren Institutuak eta frantses Estatu mailako World Cleanup Day-ak bultzatua.
Ekitaldi honen helburua? Teknologia digitalaren gero eta eragin handiagoaz kontzientziatzea eta ekintza zehatzak hartzea.
Bizin taldean mobilizatzen gira! Biziren Digitala lantaldeak hiru sentsibilizazio tailer antolatzen ditu martxoaren 16an, ostegunarekin, teknologia digitalak ingurumenean duen eraginaren eta gure datuen kudeaketaren inguruan.
“Digital CleanUp Data” motako hiru informazio-ekintza saio antolatzen dira arratsaldean zehar:
-1.saioa: 12:15-13:45.
-2.saioa: 14:45-16:15.
-3. saioa: 17:15-18:45.
Teoria eta praktika uztartzen dituzten saio hauek bi esku-hartze eremu nagusiren inguruan arituko dira: mezuel ontziak eta online biltegiratze zerbitzuak, edo clouds-ak.
Bizirekin, garbitu ditzagun gure datu digitalak
Martxoaren 16an hitzordua gure egoitzan: Kordelierren karrikako 20., 64100 Baionan
Izen-ematea: https://bizimugi.typeform.com/to/UcKdVQRI
Informazio gehiago: numerique@bizimugi.eu