Bizi! ACBA-ko lehendakariarekin bildu da Tram’Bus-ari buruz arizaiteko

2019ko plantan emana izanen den Tram’Bus proiektua publikoki aurkeztua izan eta aste bat berantago Bizi!ren Garraioak lan taldeko 5 ordezkariz osatua zen delegazio bat topatu da ACBA-ko lehendakariarekin. Bertan proiektua bera eta haren finantzamenduari buruzko hainbat xehetasun zehaztuak izan dira. Berri ona: Tram’Bus proiektuak ahalbidetuko du ACBA-ren eremuan diren garraioen egoeraren hobekuntza argi bat. Sorpresa txarra: Tours-Bordeaux AHT bide zatiarentzat ACBAz edo Euskal Kostalde-Aturri Hiriguneataz baztertuak izanak ziren 26 milioi euroetarik bakarrik 14 milioi gelditzen dira.

rectobilletapp17x9,35cm

Ostirala honetan, apirilaren 17an, Bizi! elkarteak topatu ditu Jean-René Etchégaray, ACBAko lehendakaria eta garapenaz, joan-etorrietaz eta azpi-egituretaz arduratzen diren bi teknikari. Topaketa hori 2014eko abendutik geroz eraman den kanpaina berezi baten karietara egina zen. Hain xuxen ere CHRONO 1 eta 2 diren goi mailako zerbitzudun autobus proiektuen gauzatzea bizkortzeko xedea duen aldarrikapen kanpaina baten karietara. Kanpaina horrek aldarrikatzen duelarik Tours-Bordeaux AHT bidearen zatiaren ordaintzeko baztertuak izan diren 26 milioi euroak CHRONO1 eta 2ri buruz zuzenduak izan ditezen.

Bizi!rentzat, topaketa honen helburua bikoitza zen. Alde batetik Tram’bus gisa ber-izendatuak izan diren Chrono 1 eta 2 proiektuek ukan lituuzketen aldaketei buruz zehaztasunen biltzerat. Bestaldetik, 130 milioi euroko aintzin konduaren beharra ukanen duen proiektu honen gauzatzeari buruz eta finantzamenduari buruz argitasunen ukaitea.

«Tram’bus proiektua 2012 urte bukaeran elkar aditze publiko zabal baten bidez onartua izan zen Chrono 1 eta 2-aren jarraipena delakoaren berrespena lortu dugu» adierazi du Iban Grossier-ek. Hastapeneko proiektuari zonbait aldaketa ekarriak izan zaizkio, behar den bezala konduan hartuak izan zitezen, mugikortasun politikei dagokienez, 2014etik geroz plantan diren herriko etxeetako talde berrien xedeak. Baina ez dute zalantzan ezarri hastapeneko proiektua, zeren horrek behartuko zuen herritarren kontsulta berri baten egitea, eta beranta berri batzu ondorioztatuko zituen.

Aurrekontuari dagokionez, ACBA-ko lehendakariak argiki adierazi du proiektuaren gauzatzeko beharrezkoak diren 130 milioi euroak identifikatuak direla eta ia ia segurtatuak. «Proiektua finantzatua dela baiztatua izaitea, berri on bat da» adierazi du Iban Grossier-ek. «Alta, Hiriguneataz Tours-Bordeaux AHT bide zatiarentzat baztertuak izan ziren 26 milioi euroetarik bakarrik 14 milioi gelditzen direla jakiteak, zinez harritu gaitu! Baginakien jada 2,59 milioi euro ordainduak izan zirela. Gaur ikasi dugu 9 milioi euro inguruko ordainketa berri bat egina izan dela.»

Diru publikoak behar du jendeen eguneroko bizian lagungarri diren proiektuen finantzatzeko erabilia izan, Tram’Bus-arekin gertatzen den bezala, baina ez inposatuak eta behargabekoak diren AHT bezalako proiektuetan!

ACBAk Tours-Bordeaux AHT-arentzat baztertu dituen 26 milioi euroak osoki bideratuak izan ditezen autobusen eta hiriguneko beste garraio molde alternatiboentzat,

Bizi !k hitzordua finkatzen du jendarteari larunbatean, maiatzaren 30an (*), 15 :00etan, ACBA-ren egoitzaren aitzinean, Foch etorbidean, Baionan, txirrindulazko mobilizazio herritar haundi batentzat!

bandeausitebizivéloeus.730x200

(*) Maiatzaren 30a, «Coalition Climat 21» koalizioak deitutako klimaren aldeko ekintza eguna izanen da Estatu mailan.