Bilkura publikoak
Euskal Herrian, bake prozesua gizarte zibilaren esku dago. ETAk 2011an borroka armatua behin betiko uzten zuela iragarri zuen. Frantses eta Espainiar estatuen inplikazio ezaren aitzinean, 2016ko abenduaren 16ean, bost bakegileek, armagabetzearen inguruko lehen urratsa burutu zuten Luhuson.
Gertakari honek blokeatua zen egoerari bultzada eman zion, eta lau hilabete geroago, apirilaren 8an, gizarte zibilak masiboki parte hartu zuen, Baionan burutu zen ETAren armagabetze egunean.
Orain arte gertatutako esplikatu eta Euskal Herriko biztanleria guzia biltzen dituen erronkak aurkezteko tokiko bilkura publikoak antolatuko ditugu
Bilkura horiek, Bake Bidea eta Luhusoko ekimenean parte hartu duen batek (Jean-Noël Etcheverry ‘Txetx’ edo Michel Berhokoirigoin) dinamizatuko dituzte.
Bilkurak, 20 minutu irauten duen filma batekin. Horren ostean eta bukatzeko, eztabaidarako tartea irekiko da.
- Urriaren 21ean, ibiakoitz goizean,10:30tan, Baigorriko elizaren parean den Elixondoa etxean, Anaiz Funosas eta Terexa Michelenarekin
- Urriaren 24ean, asteartearekin, 19:00tan, Baionan (Glain elkarteen etxean), Mixel Berhocoirigoinekin
- Urriaren 27 ostiralarekin, Ainizan 20:30tan (Laborantxa Ganbaran), Mixel Berhocoirigoinekin
- Azaroaren 6an, astelehenez, Larresoron (Zehaztasun gehiago laster), Txetx Etcheverryrekin
- Azaroaren 7an, asteartez, 20:00tan Angelun (Tivoli zentro kulturalean), Mixel Berhocoirigoinekin eta MGKE et HEMEN ANGELU -k anotlaturik.
Parisera joaiteko txartelak erosgai
Trein berezi bat eta autobusak antolatzen ditugu Parisera joatieko abenduaren 9an.
TREINEZ BIDAIATZEKO INFORMAZIOA
Kasu, 1000 leku soilik ez dira!