Bilkura Publiko bat «Euskal Herriko ekonomiaren trantsizio ekologikoaz»

Nazioarteko ingurumenaren eguna kari

Astearte honetan, ekainaren 4an, arratseko 19etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Baiona Ttipian iraganen da bilkura ideki bat Euskal Herriko Ekonomiaren Trantsizio Ekologikoari buruz. Bizi!, elkarte ekologista, eta ELA, Hego Euskal Herrian gehiengoa duen sindikatuak nahi dituzte beren indarrak batu bereziki konplexua den galdera honen ikertzeko.

affiche-4juin

Bilkura Florent Marcellesi-k (frantsesez) eta Mikel Noval-ek (euskaraz) animatuko dute.

marcellesin748316_mikel_noval_ela_foto960

Florent Marcellesi, ingeniari eta hirigilea, ekologia eta deshazkunde arloan idazle eta ikertzaile da, hainbat lan argitaratu dituelarik arlo horietan. Mikel Noval, ELA sindikatuko Ingurumen saileko arduraduna da.

kartela

Astelehenean, ekainaren 3an, Bizi!koordezkari batek eta Arrasateko Unibertsitateko Joseba Azkarragak, Florent Marcellesi-rekin batera ber galdera horiek jorratuko dituzte Bilbon, ELA sindikatuko ehunka arduradunen aintzinean.

Bilkura publikoa Bizi eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik

Sartzea urririk, helbide honetan: 20, Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian

Informazioak eta izen emaiteak (azkarki aholkatuak) telefonoz 05 59 25 65 52 deituz edo emailez info@bizimugi.eu