Biarritzeko Aireportua: etor gurekin!

Larrialdi klimatiko eta soziala

Larunbatean, urriaren 3an, goizeko 10etan
Biarritzeko aireportuko aparkalekuan

Bizik, larrialdi klimatiko eta soziala konduan hartuz, oraindanik aireko trafikoaren murriztera eta aireko sektorearen berregokitzera deitzen du.

Horretarako elkarretaratze alai eta herrikoi batetara deia luzatzen dugu larunbatean urriaren 3an, jendarte jasangarri eta solidario baten sortzeko.

Hitzordua finkatua da larunbatean, urriaren 3an, 10:00etan, Biarritzeko aireportuko aparkalekuan, elkarretaratze alai eta herrikoi batentzat.  Ahal bezain bat mobiliza gaiten airezko trafikoaren ttipitzearen galdegiteko bai eta ere sektore hortako langileentzat berregokitze eta formakuntza plan baten galdegiteko. 

Esku ukaldi baten emaiteko prest izanez geroz (logistika, komunikazioa, etab.) eta manifestazio honen antolaketan parte hartu nahi izanez geroz, milesker zuen izena emaiteaz jarraian: https://forms.gle/n6w1osujFrXGoSHs7

Facebook-eko gertakaria, parteka gustian: 

https://www.facebook.com/events/3226916640678039/?active_tab=discussion