Bi ekitaldi nagusi 2023an: haien arrakasta kausitzen eta klimaren eta justizia sozialaren aldeko garaipenak lortzen parte hartu!

2022a bukatzear den momentoan, heldu den urtea proiektu berrietan eta mobilizazio garrantzitsuetan aberatsa izanen dela ageri da!

Klimaren erronkari buru egiteko energiaz ekiten segitzeko inoiz baino deliberatuagoak gira, asmo handiko proiektuak prestatzen ari girelarik oraindanik klimaren eta justizia sozialaren aldeko engaiamenduen maila handia segurtatzeko.

Motibazio izigarriarekin bi proiektu enblematikok 2023a argituko dutela ezagutarazten dizut! Gero eta herritar gehiago kontzientzia hartzen ari dira klima-aldaketaren aitzinean ekiteko premiaz, eta horrek 2023rako gure energia bikoiztera bultzatzen gaitu!

Horregatik, 10 urte Alternatiba eta gero, 2023ko urriaren 7 eta 8an Baionan, Bizik ekitaldi handi bat antolatzen du lurralde burujabe, solidario eta jasangarri baterako alternatiba konkretuak aurkezteko. Ekitaldi hau Euskal Herria Burujabe lurralde proiektua nabarmentzeko, biziarazteko eta bizitzeko parada izanen da, eta baita etorkizunerako klimari eta lurraldeari dagokionez abiarazi behar diren ikuspegiak eta palankak erakustekoa ere.

Gainera, ondoko urtean herriko hautetsien agintaldiaren erdia iragana izanen da. Parada izanen da Hitza Hitz batzordeko Begirale ekologikoek hautetsien ekintzen bilana egiteko, eta gure lurraldean metamorfosi ekologikoaren bilakaeraren egiazko mapa egiteko!

Txosten honek hainbat hilabeteko lana galdeginen digu Herriko Etxeek eta Euskal Elkargoak egin ditzaketen -edo oraindik egin ez dituzten- ekintzen berriak lortzeko eta aztertzeko. Emaitza hauek ekainaren 5ean ezagutaraziko dira Ingurumenaren Mundu mailako  Egunaren karietara eta bertan ekitaldi publiko bat antolatuko dugu Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoera ezagutzera emateko, 3 urte 2020ko Herriko Etxeetako hauteskundeak eta gero.

Aldi berean, Bizin, noski, urte honetan zehar hainbat gaitan -garraioa, etxebizitza, energia, etorkinekin elkartasuna,…- mobilizatzen segituko dugu eta erreaktiboak izaten ere.

Asmo handiko proiektu hauek arrakasta handi bilakatzeko, zure beharra badugu!

Energia militanteari esker, Bizi! karraskan ari da: zure laguntza ezinbestekoa da proiektu handi hauek aitzina eramateko. Zu zira gure indarra!

Zure ekarpena egiten ahal duzu emaitza bat eginez (zure emaitzaren % 66ko kenkari fiskala lortuz) edo kidetuz, ordaintzeko bide hauen bidez:

Kentze automatikoz sarean kidetuz: https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue edo euskoz zure eusko kontuaren zenbakia igorriz bizi.adhesion@gmail.com helbidera.

– Online emaitza eginez: Helloasso

– Biziren izenarekin den txekea igorriz Kordelierren karrikako 20. 64100 Baiona helbidera.

– Euskoz transferentzia eginez Euskal Monetaren webgunean (Kontuaren zenbakia: 711458641)

Esker handi bat zure sustenguarentzat, ahal dugun guzia eginen dugu laguntza horren heinean ekiteko, eta dugun erronka historikoari elkarrekin buru egiteko.