Bertokira dezagun!

Apirilaren 25an ostiralarekin20:30tan Itsas Mendi zinegelan (Urruña):

20:30-21:35 : Nils Aguilar-en “Cultures en transition” filma

21:35-22:45 : Bertokiratzeaz solasaldia ondoko pertsonekin :

– Mixel Berhocoirigoin, laboraria, EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara);

 Manu Castagnet, Eusko (tokiko moneta);

– Marion Real, Bizi !-ren Trantsizioa taldea

Gure janari hornitze sistemak petrolioaren menpe osoan dire. Kamioi guziak kolpez gelditzen balira, 3 edo 4 egunen buruan supermerkatuak hustuko lirateke. Klima aldaketa eta erregai fosilen urritzea, gure lurraldeen ekonomia sendotzeko eta harremanak aberasteko parada izaten ahal dire, menpekotasun hortik ateratzeko eta egiazko burujabetza baterat zuzentzeko. Konponbideak gure esku daude, merkeak dire eta gaurdanik plantan ezartzen ahal ditugu.

afitxa-urrugne

Apirilaren 26an larunbatarekin 17:00etan Euskal Herriko Laborantza Ganbaran (Ainiza-Monjolose):

« Elikadura, energia, ekoizpena, enpleguak… Zer nolako burujabetza krisia gainditzeko?» hitzaldia

Joseba Azkarraga-rekin, soziologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria, trantsizioaren aditua (euskaraz, itzulpena kaskoen bidez)

webbertsiobertokiratzeaMaiatzaren 1a ostegunarekin 11:00etan Baionan (hitzordua San Ezpirituko zubiaren puntan geltokiaren aldean):

Ekonomiaren eta gure bizien bertokiratzearen aldeko manifa alaia eta aldarrikatzailea!

Musikariak, batukada, hip hop, animazio ezberdinak… Zatozte denak oinez, skatez, txirrindulaz, zango-makolekin, rollerez, zure instrumentuekin, zuen proiektu artistikoarekin, mozorroarekin, seinale aldarrikatzaileekin, keffieheekin, ikurrinekin, kolore guzietako banderekin !

Xehetasunak info@bizimugi.eu edo 05 59 25 65 52

webmanifa