BAZENEKIEN? Jantokietan landare-proteinak indartu

EGAlim legeak jantokietan elikagai ekologikoagoetan aldaketa dakar: bio gehiago, kalitatezko produktu gehiago eta animalia proteina gutiago. 2019az geroztik, Herriko Etxeek proteina dibertsifikatzeko plan bat plantan eman behar dute, baitezpadakoa da 200 bazkari/egun kopurutik goiti. Hainbat urtetan zehar animalia-proteinen kuota landare-proteinen alde murriztea du helburu:

  • nutrizio-gomendioak aplikatzeko (lekaleak 2 aldiz astean eta fekuladun oso 1 egunean), 
  • ekonomiak egiteko kalitate hobeagoko produktuak eros ahal izateko,
  • tokiko landare-sektoreen egituraketa laguntzeko.

Errezetetan landare-proteinak pixkanaka sartzea, plater begetariano erakargarriagoak eta langile formatuak dira hori lortzeko adibideak.

200 apairu baino gehiago eskaintzen dituzten jantegi  kolektibo guzientzat legezko betebeharra den plan hau, ekintza-palanka nagusia da laborantza eta elikadura arloetan, berotegi efektuko gas isurien kontrako borrokan, ikusiz hunkiak diren mahaikideen kopurua.

Proteina iturrien dibertsifikazioak ingurumenarekin, osasun publikoarekin eta sukaldaritza ondarearekin loturiko apustuei erantzuten die, landare proteinen saileko beregaintasunari dagokionez (sailaren garapena, ekoizpenaren handitzea) eta jantoki kolektiboetan zerbitzatzen diren produktuen kalitatearen gorakadaz arranguratuz (PNNS 4 elikadura eta nutrizio programa nazionalaren arabera).


Plangintza honen printzipio nagusiak, frantsesez 5 P-ak, ondoko ildo hauei lotuak dira:

  • Platerak: apairuen egituraketa garai jakin batean antolatu ikuspegi orokor baterako, haragi kantitateak murriztu lekaleak gehituz, preziatzen denaren jarraipena  egin, baita hainbat preziatzen ez denarena ere, gustua eta testura hobetu, landare proteinak errezeta ezagunetan pixkanaka sartu ;
  • Plateren kokapena: jaki begetarianoen erakargarritasuna zaindu;
  • Plateren promozioa: apairu tematikoak, sukaldariaren aholkuak, halako plater motaren elikatze eta ingurumen-erronkak ezagutarazi, mahaikideei ekoizpen iraunkorreko moldeen berri eman;
  • Plateren aurkezpena: plater horien ezaugarri positiboak azpimarratu haien deskribapenaren, erabilitako hiztegiaren, produktuen jatorriaren eta ekoizleen identifikazioaren bidez; eta…
  • Langileak: mahaikideak errezeta berrien aurkikuntzan laguntzeko formakuntza, dastamena lantzeko tailerra, satisfamendu ikerketa, errezetak ontzeko formakuntza praktikoa, energia gutiago xahutzen duten apairu apailatzeko teknikak, landare proteinen elikatze eta ingurumen interesei buruzko formakuntza, ekoizpen molde iraunkorrari buruzko sentsibilizazioa, landare proteinen apailatzeko ekipamendu berezietan inbertsioak.

Ma Cantine, Frantziako Estatu mailako plataforma, informazio eta tresnaz betea da. Kolektibitateek eta ostalaritza kolektiboko eragileek erabil dezakete EGAlim eta  Klima eta Erresilientzia legeak betetzeko eta jantokiak haurrentzat ekologiko eta osasuntsuagoak izan daitezen.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.