Barnekaldean Bizi!-ren tokiko talde baten sortzeko bilkura, ostirala honetan, Ainiza-Monjolosen :

Bizi!Barnekalde!Ostiralan, ekainaren 6an, 19:00etarik 21:00k arte

Manu Robles-Arangiz Fundazioak erabiltzen duen Ainiza-Monjoloseko lokalan, EHLG-ren egoitzan
Gai zerrenda :

1/ Trukaketa eta elkar ezagutza momento bat
2/ Bizi!ren eta martxan dituen lan arloen aurkerzpen labur bat.
3/ Zer nolako antolaketa ukan Bizi!ren tokiko talde gisa Barnekaldean.
4/ Barnekaldean Alternatiba baten interesa eta antolaketa 2015 urtean: zertako ? norekin ? non ? nola, etab.?

Bizi!ren aktibitateak eta hitzaldiak jarraitzeko parada ukan duten Barnekaldeko hainbat militantek nahi dute jakin nola deklinatu beren eguneroko bizi eta ingurumenean justizia sozialaren eta ingurumen justiziaren aldeko mobilizazioa.

Joseba Azkarraga-ren joan den apirilaren 26eko  hitzaldia (bizimugi.eu/eu/barnekaldean-alternatiba-bat-2015ean-bizi-ren-ainiza-monjoloseko-egoitzan-lehen-topaketa-bat) lehen parada izan da trantsizio sozial eta ekologikoaren alde arizanen den Barnekaldeko Bizi!ren lan taldearen antolatzearen berri emaiteko.
Ez duda eta zuen presentzia baieztatu: bizimugi.eu/eu/tokiko-taldeak/barnekalde

Ostirala arte!