Notre Dame des Landes-eko aireportua, Bordale-Hendaia AHT linea
Doha-ko klimari buruzko gailurra kari Qatar-en, Bizi!-ko militante batzuek 24 oreneko baraualdi bat hasi dute ostiral huntan azaroaren 30an 18:00etan baliogabeko proiektu inposatu haundien kontra. Notre Dame des Landes-eko okupatzaileen sustengua, AHT treinbide berriaren errefuxa dira 24 oren horien “menuan”…
Gisa berdineko baraualdiak gertatzen ari dira Hego Euskal Herrian.
Baliogabeko proiektu inposatu haundien kontrako heldu diren hitzorduak ondokoak dira :
– abenduaren 7a ostirala 19:30etatik goiti Atalante zinema gelan, “Le fantôme de Mirabel” filmaren proiekzioa, ZAD-eko eta ACIPA-ko ordezkariekin, erakus mahaiak…
-abenduaren 8a larunbata 10:00etan Baionako merkatuan, Mugitu mugimenduko militanteen sustenguz eginen den ekintza, AHT-ren kontrako ekintza batean tarta bat botatzeagatik 4 eta 9 urteren arteko presondegi kondena arriskatzen dutelako Espainian