Baionan mugikortasun eztietan itzulneurri aldaketa: BABko gaineratekoan, noizko?

Egungo krisiak mugikortasunaren arazoa lehen planoan ezarri du, batez ere deskonfinamendu garaian. Ez dezagun «dena autoz» usaiaren itzultzea eta balia dezagun aurrekaririk gabeko garai hau alternatibak esperimentatzeko. Azken hauek, distantziazio fisiko neurriak errespetatzea ahalbidetuko dute, baita gure osasuna ahal bezainbat ontsa zaintzea ere, jadanik ttipitua den airearen kutsadura saihestuz eta jarduera fisikoa sustatuz. Autoak eskas zirela segurtaturik, oinez eta bizikletaz ibiltzeak jarraikitzaile anitz aurkitu ditu hetsialdi garai honetan. Frantses Estatuko eta mundu osoko hiri askok gauzak kanbiatzea eta bizikletaz eta oinez ibiltzea alternatiba gisa eskaintzea erabaki dute, eskaeraren zati handi bati erantzunez (BABen bidaien %44a, 3 km baino gutiagokoak dira 2010ean eginikako «menaiu eta joan-etorri» inkestaren arabera), behin behineko bizikleta bide anitz antolatuz. Jendetza osoak asko badu irabazteko garai berezi honetan sentitu ahal izan duen bezala, hain estimagarriak diren lasaitasuna eta isiltasuna preziatuz.

Mobilizatzeak merezi du

Baionako Udalak heldu diren asteetan ezarriko dituen antolamenduei buruzko ardatzak aurkeztu dizkie elkarteei. Ardatz batzuk aldi baterako altzariekin hornituko dira (RD810 Seignautze biribilgunetik Cadran biribilgunera; Polo Beyriseko Aritxaga hiribidetik Forumera, baita BAB hiriburuko zati bat ere). Behin betiko beste ibilbide batzuk heldu diren hilabeteetan irekiko dira (Sequé auzotik hirigunera, ZUPan gaindi iraganez, eta Paulmy hiribidean eta Henri Grenet etorbidean ere). Informazio eta sentsibilizazio kanpaina batek hiribarne handiko 30 gunearen ahalmena hobeki baliatzera gomitatuko du. Elkarteek, erabiltzaileak entzunez, beharrak identifikatzen lagundu dute, baina baita haien etengabeko defentsa eta ekintzen eta mobilizazioen kanpaina errepikatuen bidez, horrelako antolamendu seguruen garrantzia eta premia entzunarazi dituzte. Behin betiko antolamendu horien inguruan eztabaida anitzen ondotik, azkenean kontent gara haien obratzea ikusteaz.

Behin behineko antolaketak aldiz, presaka eginak dira, berehalako behar bati erantzuteko, ondorioz beharko dira hurbiletik jarraituak izan, egin arau, erabiltzaileek eginen dituzten oharren arabera. Herritarrak animatzen ditugu garraio molde ezti baten saiatzeko eskainia zaien parada honen baliatzerat, eta, molde eraikigarrian bide berri horietan beren toki-aldatze esperientziaren berri emaiterat(*). Gure aldetik, plantan emanen ditugu ebaluaketa desmartxa ezberdinak. Horrek ahalbidetuko du Baionako Herriko Etxeak gaur abiatzen duen desmartxa honen hobetzea eta inter-aktibo bilakaraztea.

Zeren gure mobilizazioa jarraitu behar da, sekulan baino gehiago. Hainbat ernetasun pundu eta gomendio jadanik adierazi dizkiegu Baionako zerbitzuei. Beste bilkura batzu ukanen ditugu, izpiritu zorrotz eta eraikigarrian, jadanik ontzat emanak izan diren dispositiboen ebaluatzeko eta hobetzeko. Eta guk bertara ekarriko ditugu antolaketa zehatz eta politika orokor proposamen berri batzu, ahal bezain jende kopuru handienarentzat segurtasun osoz eta autorik gabe joan-etorrien egitea eskuragarria izan dadin.

Eta BABko gaineratekoa?

Ber urgentzia bada Euskal Herri osoan, Baionan bezainbat. Zeintzuk dira dispositiboak eta iniziatibak, Mugikortasun Sindikata eta beste herriak hartzeko eta plantan ezartzeko prest direnak, hori gaurdanik aitzina? Eskatzen diegu, batez ere Angelu eta Biarritzeko herriko etxeei, erabiltzaileen elkarteei aurkeztu diezaieten zer gauzatzeko prest diren datozen asteetan. Bizikleta ibilbideak ez dira herri baten mugan gelditzen. Lurraldeko eragile guztiek lagundu behar dute bidean dagoen mugimendu handi hau, hemen, Frantses Estatuan eta munduan. Denbora osoan egoten gara haien eskura eta hautetsiei oroitarazten diegu, konfinamendu handiaren ateratze honetan, zein den urgentzia eta haien betebeharra biztanle guziak segurtasun osoz mugitu daitezen.

(*) zuen oharrak hel araz ondoko helbidera: dites-le@txirrindola.org