Duela zonbait urte, trena Itsasutik pasatzen da baina ez da herrian gelditzen. BizirenGarraiobide Alternatiboen Aldeko taldeak eta 40 bat itsasuarrek Itsasuko geltokian bideo bat grabatu dute, geldialdi honen berriz plantan ematearen galdatzeko. Parte hartzaile guzien harridura sortuz, trenak geldialdi bat egin du, aldarrikapenari elkartasuna adieraziz! Ekintza honek, 2000 biztanleko herrian, 500 sinaduratik goiti bildu dituen joan den urtean hasitako herritar petizioari segida ematen dio. Beharra argia da, bai goizero Baionara autoz doazen herritarrentzat, bai eta Itsasutik pasatzen diren eta Pas de Roland ibarra autoz gainditzen duten turistentzat.
Trenbide hori gastu handiak
lagun arraberritu zuen Eskualdeak
2015ean, Euskal-Aturri
sindikatuaren laguntzarekin.
Geldialdi
hau gaur egun arras kendua da,
nahiz eta geltokiak
kaia handia duen eta
aparkaleku zabala
bidaiarientzat. Jadanik
baden geltoki batean
geldialdirik
ez izatea
zentzugabekeri ekonomikoa da,
jadanik finantzatua
den
garraiobide
alternatibo bat delako.
BABera
goizez eta arratsez heltzeko
autoen trafikoa beti
gora doan
testuinguruan, kalitatezko garraio publikoan
sarbidea ukaitea
gero eta
beharrezkoagoa da. Donibane
Garazi / Baiona
lehenestekoa
den ardatza da,
eta ondorioz, hobetu
beharrekoa zerbitzu aldetik, bai
eta maiztasunaren
aldetik.
Trenaren aldeko 2021eko
suspertze plan nazional historikoak helburu nagusi gisa iragartzen du
lurraldeko
zerbitzu fina segurtatzen duten linea ttipien
babestea eta azken
hauen garatzea. Behar
hori da hemen gaur egun biztanleen zati handi batek adierazten duena,
eta ez dute amore emanen!
Bizi!
elkarteak
bat egiten du Itsasuarrekin
eskualdeari galdatzeko
geldialdia berriz
plantan
emateko galde
hau serioski
azter
dezan eta pixkanaka
maiztasun handiagoa proposa dezan,
Ipar
Euskal Herriko tren
eskaintzari zinezko
bultzada emanez.
Esteka honetan aurkituko duzue Itsasuko geltokian Kanalduderekin grabatu bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=O35vsW5eASg