BABn gaindi joan-etorri eztiak: Bizi!k bere lehen minutukako mapak plazaratzen ditu.

Datozen asteetan1 BABn gaindi agertuko diren behin behineko 9 kilometroko bizikleta bideen laguntzeko eta hirigunean, autoa, bizikleta edo eta oinez ibiltzea baino eraginkorrago dela pentsarazten duen aurre iritzia geldi arazteko, Bizik, BAB eskualdean oinez edo bizikletaz arizaiteko, minutukako planak argitaratuko ditu.

Hiri barnean, kilometro bat baino guttiago duten ibilbideetan, oinez lasterrago goaz. ADEME2 erakundearen arabera, kilometro bat eta bost kilometro arteko ibilbideetan, bizikleta garraio molde zaluena da. Alabainan, auto metaketekin eta aparkaleku toki baten xekatzearekin, auto baten bataz besteko abiadura ttipitzen da. Arazo horiek guttitan bizi dituzte txirrindulariek, haien bataz besteko abiadura autoarena baino handiagoa delarik. BABn gaindi, ibilbideen %44ak hiru kilometro baino gutiago ditu, ondorioz ibilbide horien bizikletaz egitea autoz egitea baino laburrago da. Bost eta hamar kilometro arteko ibilbideentzat, bizikletak autoak baino doi doia zonbait minuta gehiago beharko ditu. Denentzat ekonomikoki eskuragarriak diren joan-etorri moldeak izaiteaz gain (egunero 10 kilometrorentzat: 0 € oinez; ~100 €/urtean bizikletaz; ~1000 €/urtean autoz), airearen kalitatea hobetzen dute eta hiriko giroa lasaitzen (zeren isilak dira). Bere distantziazio sistematikoari eta sistema imunitarioa indartzen duen kirol praktika izaiteari esker: bizikleta babes neurri hoberena da Covid-19aren bai eta dena  autoaren bakarkako erabilpenaren itzuleraren kontra.

Horregatik, beste hiri handi batzutan egin den bezala, Bizi!k bere blogean3 eskuragarri ezartzen du minutukako mapen lehen edizioaren bertsio numeriko telekargagarria: “BAB minutuka”  eta “Baiona minutuka”. Helburua da, interes guneen, bulegoen, ikastetxeen, tokiko saltegien, egoitzen edo/eta auzoen artean diren oinez edo bizikletaz egin ibilbideen denboraren mapa irudikatzea, horren bidez konturatzeko oinez edo bizikletaz ibiltzeak, hirigunean, autoz ibiltzeak bezain denbora hartzen duela, edo gutiago. 

Zehatzagoa izanen den bigarren edizio baten egiteko eta Ipar Euskal Herriko beste hiri batzurentzat minutukako mapen garatzeko: Bizi!k proposatzen dautzue dokumento hauen hobekuntzan parte hartzerat, zuen iruzkina, zuen ibilbide denbora, edo baitezpadakoa idurituko zaizuen edozoin informazio ondoko helbiderat (contact.atv@bizimugi.eu) hel arazi.

Informazio gehigarriak:

1 : https://www.communaute-paysbasque.fr/a-la-une-2/actualites/actualite/9-km-de-pistes-cyclables-provisoires-pour-encourager-la-pratique-du-velo

2 : https://www.ademe.fr/expertises/mobilite-transports/passer-a-laction/dossier/alternatives-a-voiture-individuelle/report-modal

BAB minutuka,bizikletaz (Baiona · Angelu · Biarritz · Arbona · Arrangoitze · Basusarri · Bidarte · Bokale · Mugerre · Hiriburu · Tarnose) :

Hemen deskargatu: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/06/PDF-A4-1.1-BAB-minutuka.pdf

Baiona Minutuka :

Hemen deskargatu: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/06/PDF-A4-1.1-Baiona-minutuka.pdf