Azken minuta : Argibide garrantzitsuak Alternatiba Herrixkaz urriaren 10 honetan Baionan

Eguraldi txarra iragarria izan arren urriaren 10eko, euri erauntsiak besteak beste, Baionan antolatu Alternatiba Herrixka eta pentsatu animazio guziak atxikiak dira.

Apailatzea aldatua izan da, honen berri izateko :

Susan George hor izanen da herrixka estreinatzeko 10:00etan, Galuperie kaian, Euskal Museoaren aldeko arkupetan eta ez gehiago Pannecau karrikan, hastapenean pentsatu bezala.

Info harrera gunea eta « zuen karbono aztarna kalkula ezazue » tailerra San Andres plazako Pyrénées ostatuan izanen da.

Argazki erraldoia 17:00etan egina izanen da eta ez 18:00etan iragarri bezala, San Andres plazan beti.

« Nork irabazi nahi ditu graduak ? » jokoa 17:15etan izanen da (euririk ez badu egiten).

Planetako klima salbatzeko gure karrikakoari aurre egin diezaiogun !

Baiona Ttipiko arkupetan eta egoitza ezberdinetan giroa liluragarria izanen da.

7014 ekintza, planetako 188 herritan… ! Euskal Herriak ere bere erantzuna ekarriko du klimaren aldeko Akordio haundinahi, behargarri, eraginkor eta zuzen baten aldeko nazio arteko mobilizatzearen dei honi.