“Autobusendako berezitua den munduko biderik ttipienaren” estreina Biarritzen

Michel Veunac Jaunari, Biarritzeko auzapezari, Guiness World Records–eko Nora Doatxapela Andereari, eta Ingurumenaren Grenelle-eko Xan Etxeberde Jaunari ohoragarri zaie zuen gomitatzea autobusendako berezitua den munduko biderik ttipienaren estreinara! Estreina hau, harrigarria den obra honen heinean, handizki ospatuko da, Biarritzen,

larunbatean, otsailaren 8an, 11:00etan Europako ibilbidean.

Veunac Jaunak berak, mugikortasunaren arloan iraultza sortuko zuten eta trantsizio ekologikoan osoki murgiltzeko xedea zuten haren promesei sinetsi zuten biarriztarrei, plazerrekin presentatuko die ezin sinetsizko errekorra. Zeren bai, zehazki 349,45 metroko autobusendako berezitua den bidearekin, Tram’bus-aren 4 kilometroko ibilbideko luzaera orokorraren %10a baino guttiagorekin, irabazten du gaur egun garraio kolektiboen garapenaren aldeko antolaketa ttipienaren errekorra. Ezin sinetsizko balentria hain arraro eta ausart honek Biarritzeko auzapezaren lehen agintaldia markatzen du. Horrek ezin argikiago azaltzen du Michel Veunac-ek larrialdi klimatikoari eta krisi ekologikoari emaiten dien garrantzia!

Egitarauan:

  • Zehaztasun milimetrikoa konduan hartuz errekorraren neurtze eta baieztatzea Guiness World Records-eko delegazioaren bidez.
  • Auzapez Jaunak xingola moztuko du.
  • Zintzur bustitze eta kilikatzea eskainia Tram’bus-aren aitzin kondu soberakinarekin. Afera ez da 349,45 metroak izigarri kario izan direla, baina soberakinak erabiliak izan dira osoki arraberritzeko autoarentzat bakarrik erabiliak diren biarriztar etorbideentzat, eta hauek parrasta bat kilometro badituzte!

Espero dugu saldo handian etorriko zireztela estreina honetarat. Azken honen karietara, Biarritzeko auzapezak bere datorren kargualdiari buruzko zonbait berri emanen ditu. Iturri batzuren arabera, 3 metro eta 57 zentimetroko bizikleta bide baten plantan emaiteko asmoa luke, eta hori bere berrautaketa bezain laster!