Author's posts
Oct 02 2015
Edito
Lortu dute! Ez zakitelako ezinezkoa zela? Dudarik gabe, baina sustut sineste sendo eta ezin gaindituzko batek animaturik, bata bestea baino pizgarri diren topaketek bultzaturik, burutu dituzte 5 600 km-ak, trebestaktu dituzten lurralde guzietan nahasmendu klimatikoaren saihesteko alternatiben oihartzunak goraipatuz eta haien praktikan ezartzeko larritasuna azpimarratuz. Haundituz doan ibai baten gisa, 187 etapak iragan ondoren, 1 500 txirrindularik …
Oct 02 2015
Bisita gidatua: Barnekaldeko Bizi
Barnekaldeko Bizi!k, bidea helburu! Bizi ! mugimenduan badira hiru sarrera. Edo talde telmatikoen bidez (Kontsumo-Zero Zabor, Banketik, Garraioak, Trantsizioa, etab. ), edo Talde Funzionalen bidez (Koordinaketa, Ekintza, Itzulpen Taldea, etab.) edo Tokiko Taldeen bidez. 2014ean Bizi! hasi da Barnekaldean zituen militanteekin tokiko talde baten antolatzen. Duela urte bat, tokiko taldeak erabaki du bere « lehen ekintza » izanen zela Alternatiba …
Oct 01 2015
Hitzorduak urrian eta azaroan
Larunbatean, urriaren 3an, Agenda 21 foroa, Baionako hiriak antolatua Urriaren 31n eta Azaroaren 1.ean : COP21ari begira, bortizkeriarik gabeko ekintzei buruzko formakuntza Urriaren 10 eta 11n, Alternatiba Garazi Urriaren 24an, Alternatiba Bilbo Azaroaren 30etik, abenduaren 11ra, COP21a Parisen
Oct 01 2015
Egin dugu! Marie-Monique ROBINen « Sacré croissance » dokumentalari buruz
Filma horrek «krisi eta arrisku ekologikoei aurre egiteko aterabide alternatiboak, tokikoak eta solidarioak» erakusten ditu, 3 arlo presentatuz : elikagaiak, energia eta dirua. Dokumentala Ipar Euskal Herriko 3 zinema geletan aurkeztua izan da irailaren 18 eta 19ko asteburuan, Bizi!ren tokiko taldeek Maulen, Donibane Garazin eta Baionan gaualdiak animatu dituztelarik. Baionaren kasuan, Kontsumo Zero Zabor taldeak …
Oct 01 2015
Kanpoko berri: TAFTA : klima eta askatasunak suntsitzeko akordioa
Badu zonbait urte Europar Batasunaren eta Estatu Batuen artean (TAFTA) eta Europar Batasunaren eta Kanadaren artean (CETA) negoziazioak isilka apailatzen ari direla. Negoziazio horiek demokraziarentzat eta ingurumenarentzat izigarri kezkagarriak dira. Komertzioaren liberalizazio politika horiek eta inbertsio egileen eskubideen haunditze horiek bost axola dute planetaren eta jendarteen egoeraz; alderantziz, energia fosilen lurpetik ateratzeko, transformatzeko eta garraiatzeko …
Oct 01 2015
Potreta: Christan, 56 urte, Baiona
“Beste zibilizazio eredu bat plantan eman behar da, planeta errespetatzen duena.” Betidanik naturak interesatzen nau. Oroitzen naiz nola gaztaroan gizon bitxi bat ikusi nuen telebistan. Bere aurrean, mahain baten gainean, sagar bat eta ur baso bat bazituen. Etorkizunean gauza garrantzitsu eta arraroak bilakatuko zirela azaltzen zuen. Hori entzunez izitu nintzen. Gizonak René Dumont zuen izena, …
Jul 29 2015
2015eko Baionako bestak Bizi!-rekin
2015eko Baionako bestak uztailaren 29a asteazkenetik agorrilaren 2a iganderat 2015eko Baionako Bestak hor dira ! Egunero, gutti gora behera 200 000 jendek Baiona zentroko karrikak zeharkatuko dituzte 5 eguneko besta horien kari. Hamarnaka laguntzaile lanean ari dira buru belarri Patxokin, 23 bis Tonneliers karrikako gelan, jendea errezebitzeko eta eguneroko sentsibilizazio eta informazio lana eremaiteko. Afitxaketa …
Jul 12 2015
Hitzorduak uztailean, agorrilean eta irailean
Uztailaren 24an, ostiralarekin, 20:00etan: Bizi!-Barnekalde taldearen bilkura, Ainiza-Monjolosen Agorrilaren 25ean, ostiralarekin, 20:00etan: Bizi!-Barnekalde taldearen bilkura, Ainiza-Monjolosen Irailaren 2an, asteazkenarekin, 17:30etan: Kontsumo Arduratsua – Zero Zabor Lan Taldearen bilkura, Fundazioan. Irailaren 8an, asteartearekin, 18:30etan: Hitza Hitz batzordearen bilkura, Manu Robles-Arangiz fundazioan. Irailaren 9an, asteazkenarekin, 19:00etan, Koordinazioaren bilkura, Fundazioan. Irailaren 11an, ostiralarekin, 20:00etan: Bizi!-Barnekalde taldearen bilkura, Ainiza-Monjolosen …
Jul 12 2015
Edito: Aitzina, beti aitzina…
Aitzina, aitzina, beti aitzina… pedalei eraginez, izerdiz eta ahaleginez, ezina eginez, Alternatibei zentzua emanez. Egunez egun, herriz herri, elkartuz eta partekatuz, Alternatiba Itzulia beti eta gehiago aberasten ari da. 1000 km baino gehiago iraganik, lekuan lekuko trantsizioaren eragileekin trukatzeak gure txirrindulariei aitzina segitzeko indarra eta kemena ematen die. Orotan, inplikatuenek ongi etorria segurtatzen diete txirrindulariei. …