Francisco Ordas

Author's posts

Hitzorduak

– Ostiralean, urtarrilaren 6an, arratseko 19:00etan EHLGko egoitzaren lokalean, Ainhize-Monjolosen, Barnekaldeko Bizi!ren hilabeteko bilkura ! – Astelehenean, urtarrilaren 9an : zerga ihesaren auzia Akizen – Asteazkenean, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 5etan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Baionako Cordeliers karrikako 20an. – Asteazkenean, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 6etan: Herriko Etxeetako trantsizioaren arloan ari den Hitza …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua! KZZ taldea : Kontsumo – ZeroZabor

Bizi ! Sortu denetik, kontsumoaren problematika militanteen kezka nagusietako bat izan da. Oraingo taldea bi lantalderen bateratzea da. Lehenak, kontsumo arduratsua lantzen du eta Ekobai gidaliburua (eko-herritar eta arduratsuak diren saltegi eta jardueren identifikatzea) atera du. Bigarrenaren lan-ardatza hondakinen kudeaketa da eta Bil Ta Garbiren bereizketaren zentro mekano-biologikoaren muntatzea segitu du, azpimarratuz Hego Euskal Herrian …

Continue reading

Egin dugu! Etorkizunerako bide-orria : Sustraiak ta hegalak

2009an 20 militante ginen, 2016an 400 baino gehiago gara… zazpi urtez Bizik erakutsi du justizia klimatiko eta sozialak, gure indarrak, gure energiak, gure ideiak eta gure gaitasuna uztartzea merezi zutela. Bilduma eginik, argi da manera eta metodologiak funtzionatzen dutela; diagnosiak, proposamenak, bortizkeriarik gabeko ekintzak, alternatiba zehatzen bultzada… Bizi laborategiak aise gainditu du tokiko esparrua eta …

Continue reading

Potreta : Régis 32 urte Baiona

« Abentura bat bizitzen ari naizela iduritzen zait biharko mundua eraikitzeko. » Lehen, ez nintzen batere ekologiaren alde. Uste nuen “bobo” afera bat zela eta bazirela mila borroka, hori baino larriagoak, nun parte hartzen ahal bainuen. Baina duela 6/7 urte, Miarritzen bizikletaz ibiltzen nintzen eta Biziko talde bat gurutzatu nintzen. Talde hortarik kemen handia ateratzen zen. Nire …

Continue reading

Kanpoko berri : Zerga ihesa eta aulki bahitzaileak

2012an, senatuak ateratako txosten batek agerian eman ditu finantza publikoen diru galtzeak zerga ihesarengatik. Txosten horren arabera 30 eta 36 miliar euro arteko galtzea da frantses administrazio fiskalarentzako. Zerga ihesa, zergen pagatzea apaltzeko praktika da. Gisa horretan, norbanakoek edo enpresek erabakitzen dute irabaziak atzerriko kontuetan gordetzea, zerga zerbitzuei jakinarazi gabe, diru-zama horiei dagozkien zergak ez …

Continue reading

Edito

Zertan gaude mundu mailako jokalekuan ? Arrunt dudagarria den boz kontaketak aberats kirasdun bati planetako herrialde boteretsuenetarikoa denaren giderrak hartzea ahalbidetzen dion unean eta Frantzian, jadanik entzunezina den vals baten itxura duen hautagaien dantza hasten den unean, gu bezalako herritarrek justizia klimatikoa eta sozialaren aldeko borrokak jarraitzen ditugu… eta sekulan baino gehiago. Sortu zenetik 7 …

Continue reading

Jon Palais-ren auzia : BNPren kontrako ekintzak biderkatzen dira

Jon Palais-ren auzia : BNPren kontrako ekintzak biderkatzen dira Parise eta Baiona, abenduaren 10ean larunbatez – Bi egunez, ekintza uholde batek BNP Paribas bankua hunkitzen du zerga ihesa salatzeko, trantsizio energetikoa eta soziala diruztatzearen beharra aldarrikatzeko, eta Akizen urtarrilaren 9an auzitaratua izanen den Jon Palais aulki bahitzaileari sustengua ekartzeko. Hexagono osoan jadanik hamarnaka okupazio ekintza …

Continue reading

[:fr]Vendredi 9 décembre à Bayonne : Soirée d’information et de débat, soutenons Jon Palais

Chargement en cours…

Sustraiak ta hegalak : Biziren tokiko eta nazioarteko bide-orria 2016-2020

Joan den urriaren 28, 29 eta 30an Bizi!ren Ezohizko Biltzar Nagusia iragan da. Lan giroan iragan diren 3 egun horiek burutu dute, 20 bat bilkuraz osatua izan den Maule, Donibane Lohitzune, Donibane Garazi eta Baionan gaindi iragan den eztabaida, gogoeta eta trukaketa aberatsez osatuko 7 hilabeteko prozesua. Testua Bizi!ko kideek eginiko hainbat emendakinez aberastua izan …

Continue reading

Zerga ihesa : Bizi !-k Miarritzeko BNP-Paribas agentzia bat okupatzen du

Azaroaren 16a asteazken hontan, 10ak t’erditan, Bizi !-ko 31 militantek BNP Paribas Miarritzeko agentzia bat okupatu dute, banku honek zerga ihesan duen papera salatzeko. Jon Palais-rekin elkartasuna agertu nahi zuten ere, Bizi !-ko militante hau Akizen auziperatua izanen delako urtarrilaren 9an astelehenarekin « taldean egin ohointza »gatik, 5 urte kartzela zigorra arriskatzen ditu. BNP Paribas-k salaketa egin zuen Jon …

Continue reading