Francisco Ordas

Author's posts

Martxoaren 25a: Mundu mailako Pubaren kontrako Eguna!

Antzinarotik publizitatea bada. Monarkiaren bukaerarekin pentsamenduak askatzen dira eta molde libreagoan adierazten. Askatasun adierazpenak eta inprimategietako tekniken hobetzeak prentsaren indartzea ahalbidetzen du, baina laster kazetak publizitaeaz kutsatuak dira. Momento horretarik landa publizitatea ez da gehiago informazio iturri bat, baina saltzeko molde bat. Marketing-aren hasiera da. 3 hamarkada ospetsuen garaian eroste ahalmena haundituz joan da eta …

Continue reading

Bizi!-k martxoaren 25eko Bagoaz manifestaldira deia luzatzen du

Bizi!-! “Gu gira giltza” Bagoaz-en kanpaina sustengatzera deitzen ditu bere kide eta lagunak, Oier Gomez Mielgo, larriki eri dena eta Xixtor haramburu, Jakes Esnal, Ion Parot, Unai Parot, duela 27 urte kartzelaratuak direnak askatzea aldarrikatzeko, larunbat huntan martxoaren 25arekin larunbatez Baionako euskaldunen plazan iraganen den manifestazioan parte hartuz. Bizi !-k humanista eta progresista gisa, legea denentzat …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: Bizikutzu

Bi hilabete guziez, Bizi !ren bizitza gordeari behatzeko aukera eskaintzea, horra Bizikutzu berripaperaren helburua. Bigarren urteburua ospatu berri du. Gisa honetan, urrundik segitzen gaituzten kideek eta erakusmahaien inguruan noizbait gurutzatu pertsonek mugimenduaren jardueren eta funtzionamenduaren berri ukan dezakete. Honen gibelean, talde ttipi baina trebatua bada, urtean 6 aleren argitaratzeko, frantsesez eta euskaraz, paperez eta interneten. Sailak …

Continue reading

Potreta: Nerea – 27 urte – Senpere

Bizi! borroka eta garaipenen metaketa da, beraz biharko munduarentzako itxaropena! Bizi!k defenditzen dituen asmoetatik hurbil sentitzen naiz 10-15 urte hauetan, baina iduritzen zitzaidan eguneroko ekintzak eta hurbilekoak sentsibilizatzeko xedea ez zirela aski. Inpotentzia sentimendua banuen, eta batzuetan «estralurtarra» izatearen sentsazioa, anitzen ezaxolakeriaren aitzinean … Pixkanaka sartu nintzen Bizi! elkartean. Ekitaldi batzuetara joaten nintzen, bloga jarraitzen …

Continue reading

Editoriala

” Money makes the world go round ” erraten zuen atzoko kantu batek, gaur egun diruak ez du gehiago planeta itzularazten baizik eta itzulipurdikatzen. Baina gure militante ekintzengatik, diruak berea duen estatusa hartzen balu: etorkizunean epe luzerako inbertitzeko tresna sinpleena, lurraren babesa, honen ekosistemen errespetua eta bertako biztanle GUZTIEN ongizatea? Utopia hau aitzina doa auzitegiaren …

Continue reading

Kanpoko berri: Euskokarta

2013an sortu zenetik, Eusko uka ezina den arrakastaz lortzen ari da bere helburuak: tokiko ekonomiaren garapena, kontsumo praktikak pertsonak eta ingurumena errespetatzen dituztenak, euskararen baloiestea eta indartzea… Gaur egun 3 000 herritarrek baliatzen dute Euskoa, onartua den 660 enpresa, saltegi eta elkartetan. Zirkulazioan dituen 548 000 euskoek ematen dioten indarrarekin, Euskal Moneta elkarteak diru desmaterializatuaren bere proiektua …

Continue reading

Hitzorduak

Otsailaren 24a, ostiralez 19etan: Bizi! Barnekalde-ren  bilkura EHGLren bulegoan. Otsailaren 27an astelehenez, 18etan: Bizirik emankizunaren grabaketa Baionako estudioan. Martxoaren 1a, asteazkenez: Bizi!-ren hilabeteko biltzarra Martxoaren 9tik 18ra arte: Euskokartaren abiatzea jakinarazteko, Euskokarabanak Aldudetik Baionara Ipar Euskal Herria zeharkatuko du zuengana hurbiltzeko! Egitarauan: informazio bilkurak, animazioak, dastatzeak, eta abar. Martxoaren 19an igandearekin, 10etatik aitzina: Eusko Eguna Baionako …

Continue reading

Egin dugu! Mobilizazio orokorra Akizen Aulki bahitzaile baten lehen auzikari!

«Denak gara aulki bahitzaileak!» «Ez dira bahitzaileak epaitu behar, baizik eta zerga ihesa talde antolatuan egiten dutenak!» Horiek dira Akizen urtarrilaren 9 honetan oihuka errepikatu ziren esloganak. 2000 lagun inguru hurbildu ziren Jon Palais sustengatzeko, zerga ihesa salatzeko BNPren agentzia batean 14 aulki eraman izanagatik epaitua baitzen. Aulki bahitzaileak, zerga ihesean inplikatuak diren banketxeetako aulkiak …

Continue reading

Maiteminduek elkarri eskuak emaiten dituzte, saltzaileek beren eskuak torratzen dituzte: eta San Balendin kari denbora goxo eta on bat partekatzen baginu, ondasunen partekatzeko ordez ?!

Beste edozoin besta baino gehiago, San Balendin-en eguna hor dugu “ondasun guttiago, harreman gehiago” lemari bizia emaiteko! Gure planetak sofritzen du gure bizi moldeak, hots gain kontsumo itsuak, jasanarazten dizkion kalte ezberdinetaz eta ikusi nahi ez ditugun molde ezberdinetan adierazten digu. Bizi!k maitemindu guziak deitzen ditu publizitatearen tranpan ez erortzerat eta kontsumorako diren ondasunen sedukzioan …

Continue reading

Urre meategia: Elgarretaratzea larunbat huntan otsailaren 11an Ezpeletan, 14:30etan

Urre ustiatze proiektuaren kontra girelako, elkarretaratze batetara deitzen dugu : 2017ko otsailaren 11n larunbat honetan, Ezpeletako merkatuko plazan, 14:30etan Ez ahantz kontsulta publikoan parte hartzea (argumentuak  http://www.stop-mines-eh.org/ gunean) ! Deialdia : – Ossau Irati sormarkako Euskal Herriko laborariak – Ezpeletako Biperraren ekoizleen sindikata – Xapata (Itsasuko gerezia) – EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara), – ELB …

Continue reading