Francisco Ordas

Author's posts

2017ko Frantses Estatuko Presidente hauteskundeak

Faxismoaren kontra eta diruaren erreinuaren kontra, gure alternatiba: elkartasuna!
 Bizi!k konduan hartzen ditu Frantses Estatuko Presidente hauteskundeetako lehen itzuliko emaitzak. Front National alderdia, lehen itzulian berean ikusterat botzen %21,43a lortzen, guretzat izigarri kezkagarria da. Europar Batasuneko hamar bat herritan lehen alderdia den eskuin muturraren igotze hau etengabe behar dugu borrokatu, Ber maneran, ulertu behar dugu …

Continue reading

Potreta: Gabriel – Banka – 56 urte

Xerkatzen dudana, justuki, Biziren ikusmoldearen araberakoa da, gauzak denen esku ezartzea Bizi barnekaldean sartu naiz, duela bi urte eta Alternatiba Garazi antolatu dugu. Biziki interesgarria izan da Alternatiba hori sortzea, jendea ekarraraztea, Euskal Herritik eta beste nunbaitetik. Laboraria naiz. Laborarien munduan, bada lan bat egiteko. Ez da beti errex ideia berriak ekartzea. Aldiz, Bizi!n ideiak …

Continue reading

Hitzorduak

Asteazkenean, apirilaren 12an, 18 :00tan Hitza Hitz Lan Taldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. Asteazkenean, apirilaren 19an, 17 :45tan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. Igandean, apirilaren 23an : frantses lehendakaritzako hauteskundeen lehen itzulia. Astelehenean, maiatzaren leheneko ohiturazko desfilea. Asteazkenean, maiatzaren 3an, 17:30tan: Kontsumo Zero Zabor Lantaldearen bilkura Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20an. …

Continue reading

Egin dugu! Eusko Egunaren lehen edizioaren arrakasta herrikoia!

Martxoaren 19an, eguzki pean, Eusko Egunak bere lehen edizioa ospatu du, tokiko euskal monetaren inguruan jendartea biltzeko 2 hilabete iraun dituen kanpaina baten ondotik. Hainbat hautetsiren eta Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria den Jean-René Etchegaray-en presentziarekien batean ehunka parte hartzaile elkarretaratu dira Glain-eko Elkarteen Etxean. Euskal Monetaren zerbitzuko, Bizi !ko eta beste jatorriko 130 laguntzailek parte hartu …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua!: Bizi! Larrun

Zerga ihesaren kontrako borroka (Donibane Lohizuneko, Hendaiako eta Ziburuko ekintzak, Ihesaren errota famatuarekin), Lapurdi hegoaldean euskoaren promozioaren egitea, Herriko etxeen engaiamenduen segitzea… gaiak ez zaizkio falta Bizi Larrun taldeari. Bizi!-ren fama egin duten metodoak baliatzen ditu: antolaketa, seriotasuna eta umore ona. Horri, apairu gastronomiko partekatuak gehitu behar zaizkio. Baionaraino famatuak dira eta «team Joly» taldeari …

Continue reading

Kanpoko berri: Elkartasuna larrialdi egoerapean

« Diskurtso politikoak gezurreri egiaren itxura emaitea helburu du, erailketa errespetagarria bilakaraztea eta haize-laster arrunt bati elkartasunaren itxura emaitea. » George Orwell. Elkartasuna larrialdi egoeran dago. Politikari edota lehendakaritzako hautagaiek zenbakieri gezurra adieraziarazten diete, zernahi itxiera eta gomendatzen dituzten beste programa zentzugabeen alde argudiatuz ; nazionalistek, bertzearekiko eta basati deitzen dituzten inbasioekiko beldurrak gidaturik, horien taldeak handiarazten dituzte. …

Continue reading

Editoriala

Goxo zen, bero zen, betetasunak bihotz guziak inguratzen zituen. Han hemenka bozka-kutxak betetzen ari ziren- edo beteko ziren- itxura oneko promesaz beterik, laster lortuko omen zen mundu hobearen aldeko promesak. Nazioarteko ekonomiak, denen artean sortu elkartasunezko eta justiziazko kutxez baliatzen ziren. Korruptioz beteriko kapitalismoaren haratustelek «sekulan ez gehiago» museoaren formolean bukatzen zuten bizia. Ustelkeriek film eta telesaileetako eszenarioak baizik ez zituzten elikatzen. Etorkizunerako …

Continue reading

Appel commun contre la venue de Marion Maréchal Le Pen

Lizeoko edo unibertsitateko ikasle gira, aktibitatean, erretretan edo langabezian gira, elkarte, sindikatu edo alderdiko militante gira ; ozenki erran nahi dugu gaurko krisiari aurre egiteko herriek ez dutela aterabiderik atzemanen eskuin muturrarekin. Lehenbailehen bildu behar gira eta elgarrekin mobilizatu behar gira eskuin muturrak duen ideologia okaztagarria borrokatzeko. Eztabaida demokratikoaren arauak errespetatzen ditugu eta atxikiak gira …

Continue reading

Panama Papers-en lehen urtebetetzea kari Bizi-ren ekintzaren bideoa

Igandea apirilaren 2an : zuek ere, Korrikan parte har ezazue Bizirekin batera !

Korrikaren 20. edizioa : Bizi!-k Euskararekiko bere sustengua adierazten du ! Korrikak (www.korrika.org) Euskal-Herri osoa zeharkatuko du martxoaren 30etik apirilaren 9ra, Otxandiotik Iruñearaino. Hirugarren aldikotz, Bizi!-k aurten ere bere kilometroa ukanen du (732.a) 2017ko Korrikaren ibilbidearen 2.200 km-en artean. Eskuz esku lekuko bat pasatzen den errelebo lasterketa ospetsu hau Euskararen aldeko ekimenetarik garrantzitsuenetako bat da. …

Continue reading