Francisco Ordas

Author's posts

Katalunia, herri berekoia?

  Katalunian, Parlamentuak bankuentzako zerga bat sortzen ; (Espainiar) Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen… Katalunian, Parlamentuak iruzurrezko hipotekekin engainatuak izan diren biztanleen babesteko lege bat sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen. Katalunian, Parlamentuak familia behardunek neguko hilabeteetan argia, ura eta gasa ukan dezaten lege bat sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen.. Katalunian, Parlamentuak etxebizitza hutsendako zerga bat sortu eta …

Continue reading

Katalunia : Bizik eguerditan Baionako Espainiar Kontsulatuaren aitzinean elgarretaratzera deitzen du

Oraintxe bertan, bortizkeri anti-demokratiko bat ezagutzen du Kataluniak. Mariano Rajoyen espainiar gobernuak (PP) polizia nazionala eta Guardia zibila bidali ditu, Kataluniako agintaritza ofizialek antolaturiko erreferendumari bortizki oztopo egiteko, nahiz eta goiz huntan arras pazifikoki hasi zen bozketa. Polizia eta guardia mobil espainiarrek mila eta milaka Katalan bozkatzen hasi ziren hauteslekuak bortizki kanporatu dituzte. Kolpatu eta …

Continue reading

Setemearen 22, 33 eta 24ean, Ahalen BESTA Maulen!

Xiberoako alkarte elibaten kolektiboak, setemeraren 22, 23 eta 24ean, Maulen iraganen den “AHALEN BESTA”-lat kümitatzen zütü.     Setemeraren 22an ostiralearekin: “Ebiltarzün iraunkorra heben gainti” zine-eztabada. Gaüko 9 orenetan, Mauleko zerbütxügünean. Aldude ibarreko AIBA alkartearen partehartzerarekin. Oto-partekatzea, galtoraren araberan diren garraioak, intermodalitatea, pirripita ebilbideak… aipagei. Filma llabür, erreportaje eta diaporama elibat erakatsirik, alkarrekin eztabadatü beno lehen. …

Continue reading

Bizik pala mekaniko bat instalatzen du Sudminen lehendakariaren etxean

Irailaren 14a ostegun hontan, Bizi euskal mugimenduko 17 militantek egiazko obra publiko baten xantierra instalatu dute Christian Vallier, Sudmine-en lehendakariaren etxe pertsonalaren aintzinean, Loiret departamenduan kokatua den Seichebrières herri ttipian, Euskal Herritik 700 km-tan. Sudmine enpresak urrea miatzeko eta ustiatzeko permisua galdegin duela nahi izan dute salatu. Lehendakariaren etxea enpresaren egoitza soziala da baita ere. …

Continue reading

Hitzorduak

Bizi!ko militanteentzako formakuntza: uztailaren 13tik 20ra Garazin (izen-ematea beharrezkoa) Emmaüs Lescar-Pau Festibala: uztailaren 22 eta 23an Baionako Pestak: 2017ko uztailaren 26tik 30era Klima Kanpaldia: agorrilaren 4tik 15era, Maury-n, Ekialdeko-Pirinioetan. Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra : Asteazkenean, irailaren 13an, 19:00tan, Baionako MRA Fundazioan.

Egin dugu! Mundu mobilizazioa, Amazonaseko uharrien parean Total-ek duen zilatze proiektuaren kontra!

Maiatzaren 27an, Bizi !k Brasilen parean, Amazonas bokalean petrolio-enpresa talde batek (tartean, Total) duen petrolio ustiapen proiektu baten kontrako mobilizazio mundu egunaz iragarri du. Frantzian, 19 ekintza bortizgabe burutu dituzte aldi berean Greenpeacek, ANV-COP21ek eta Bizi!k Bidarten. Total zerbitzu-guneak marea beltza batek kutsaturiko koralezko uharritan bestelakotuak izan dira. Koralezko uharrien existentzia 2016an baieztatu zuen brasildar zientzalari …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: URAMAP, Bizi! kide den mugimendua

Orain dela urte bat xuxen, Surfrider fundazioak Bizi, Itsas Arima, Pose ta Graine eta Ur Tipula elkarteak, uren kutsaduraren kontrako tresna berri baten sortzeko inplikatzera gomitatu zituen: hau da, URAMAP, uraren mapa. Oinarria oso xinplea da: helburua da Euskal-Herriko ur ingurunean hunkitzen dituzten kutsadurak seinalatzea, bainan noski, horiek kentzen laguntzea ere. Erreken eta itsasoen kutsaduren …

Continue reading

Kanpoko berri: «Irrintzina, klima belaunaldiaren garrasia»

Baionako Atalante zinegela bete betea zen «Irrintzina, klima belaunaldiren garrasia» proiekzioaren karietara joan den ekainaren 9an. Filma Sandra Blondel eta Pascal Hennequin-ek egina da. Finantzamendu parte hartzaileari esker sortu da eta Baionatik Pariserainoko Alternatiba eta ANV-COP21-en ibilbidea kondatzen du. Mugimendu horien abiaburuan, Biziko kide batzuk kanbiamendu klimatikoaren lema hartuz populazioa nahi dute mugiarazi, COP21aren hurbiltzearekin …

Continue reading

Elise, 45 urte, Baiona

«Jendarte osoa martxan ezartzea Euskal Herriaz munduari idekiak diren iniziatiben laboratorio baten egiteko (…) %100 bortizkeriarik gabeko estrategia batekin, bihotz-pizgarria da!» Bizi! ezagutu dut 2011n lagun batzurekin hitz eginez. Garaian Parisen bizi nintzen eta bertan mugimendu altermundialistetan parte hartzen nuen. Lan egiten nuen ingurumenari eta elkartasunari buruzko heziketa tresnen sorkuntzan. Beren web guneari so egiterat …

Continue reading

Editoriala

Baginakien bai, aurten ez ginuela guritzeko edo kikiltzeko astia ukanen. Eta hori, duela gutti erori zaigun Trump-keriaren gainean kondatu gabe eta zuzena eta arrazoinezkoa ez den jendarte hautu baten inguruan iragan diren hauteskundeen gainean kondatu gabe. Hori guzia aitzin senditzen ginuen, baina ez da haien beha girelako, ukaldiek guttiago min egiten dutela. Gure baikortasuna ez …

Continue reading