Francisco Ordas

Author's posts

Bisita gidatua: Euskaraz Bizin

Bizi!ren baitan, euskararen presentzia funtsezkoa da. Elkartea sortu zenetik, ekintzetarako egiten diren banderolak, argitaratzen ditugun mezu, agiri edota txosten guziak euskaraz itzultzen ditugu. Gure baitan, konturatu gira euskaldun frango bazirela, izan berri edo zahar. Izan ere, orotara Bizi!k dituen 600 kideen artean, laurden bat euskalduna da! Euskaraz Bizin taldeak euskararen sustatze lan hori eramaiten du …

Continue reading

Jean Jouzel eta Pierre Larrouturou-ren hitzaldiaren grabaketa

Jean Jouzel eta Pierre Larrouturouk animatutako 1000 miliar-en mintzaldia huts egin duzu? Hemen da!  

Alternatiba berriz etorriko da Baionara, 2018ko urriaren 6 eta 7an

  «Ezina ekinez egina»    1000 laguntzailek antolatua, bertan 30 000 pertsonari ongi etorria egiteko… Alternatiba berriz etorriko da Baionara, 2018ko urriaren 6 eta 7an   Alternatibaren lehen edizioaren karietara, Bizik antolatu aldaketa klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko Alternatiben herrixkan, 12 000 pertsona hurbildu ziren Baionara 2013an, GIEC-aren 5. txostena argitaratu eta zenbait egun berantago. …

Continue reading

Zu ere sar zaitez Bizi!-ren Jaka zan/k logiztika taldera !

  Jakazan/k taldea sortu da Bizi!ren 2014eko Biltzar Nagusian. Antolakuntza talde logistiko hau, sortu da Bizi!k antolatzen dituen hainbat ekitaldiri lotuak diren aktibitate ezberdinen egituratzeko. Jakazan/k lan talde transbertsala da, beste taldeen ekitaldien definizioaren haritik martxan ezartzen dena, lan talde horiek beren ekitaldiaren edukia definitu eta gero. Tailerrak antolatu, moztu, tindatu, material zerrenda luze ia …

Continue reading


Hitzorduak urrian eta azaroan

Asteazkena, urriaren 4a 19:00: Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Baionan. Asteazkena, urriaren 4a 17:00: Kontsumo-ZeroZabor Lan Taldearen bilkura, MRA Fundazioan. Asteazkena, urriaren 11 18:00: Trantsizioa –Hitza hitz Lan Taldearen bilkura, MRA Fundazioan. Astelehena, urriaren 16a, Jakazan/k Lan Taldearen bilkura 18:00tan MRA Fundazioan. Asteazkena, urriaren 18a 17:00: Kontsumo-ZeroZabor Lan Taldearen bilkura, MRA Fundazioan. Osteguna, urriaren 19a, 19:30: Bizi Larrun-en bilkura …

Continue reading

Egin dugu! Lurra gure altxorra da! Urre meategiak: Euskal Herrian, ez diogularik, ez da!

Joan den irailean, Bizi!ko 17 ekintzalarik 700 km egin dituzte Sudmine-eko Lehendakariari argiki erakusteko beren ezadostasuna: urre meategirik ez Euskal Herrian! «Vallier, Sudmine-eko lehendakaria: zer zenioke zure etxera zilatzera jiten bagina?» zion banderola Bizi!ko kideek zabaldu dute Seichebrières-eko herrian duen bere etxe eta enpresaren egoitza nagusiaren aitzinean, bertan obrak plantan emaiten zituztelarik, pala mekanikoa lagun, …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: Bizi Xiberoa

Ainiza Monjolosen BIZIk antolatü züan informazio bilküra baten ondotik sortü zen BIZI! Xiberoa taldea. Xiberoko lehen jünta « ofiziala », 2014ko abendüan egin izan züan. Dozena bat lagün bildü ginen ordüan, eta leküko talde baten sortzea deliberate ginizün. Xiberoko arrenküer edo problematiker lotzeko eta leküan berean lanean aritzeko. Hola gira lotü, “Voie de la Soule”, Xiberoko trein …

Continue reading

Kanpoko berri : BAKEGILEAK

Bakeari buruz doan atzera biderik gabeko prozesu bat martxan ezartzeko ETAren armagabetzea eta apirilaren 8ko eguna antolatu ondoren, bakegileak lanean jarraitzen dute bakea zuzena eta iraunkorra izan dadin. “Armagabetzeak bakea ahalbidetzen badu, ez da bakea”, biktimak eta presoak beharrezkoa den onarpen baten erdian dira. Uztailaren 10ean, tokiko ordezkarien delegazio bat (hautetsi, herritar, elkarte,…) errezebitua izan …

Continue reading

Potreta: Bart – 32 urte – Baiona

«Bizi!-n, gaitzeko gaitasun berriak lortu ditut, orain elkartearen zerbitzura ematen ditudanak.» Bizi!-n naiz 2009 bukaeraz geroztik. Kopenhageko COP aitzineko eta orduko ekintzen hedabideetako aipamenek zidaten inplikatzeko gogoa eman. Herra nuen, duela 10 urte zegoen sistemaren kontrako errabia nuen eta orain berdin egungoarekin. Zerbait egin nahi nuen. Bizi!-k ekintza zehatzak proposatzen zituen, zuzeneko ekintza bortizkeriarik gabekoak eta desobedienteak, eta …

Continue reading

Editoriala

Gure arkatzak xorrotx ditzagun, sartzea da… eta ez nolanahikoa! Urte honetan zuzendari berria dugu… eta ez nolanahikoa ! Beraz ez dira  arkatzak bakarrik zorroztu beharko direnak, hiztegia ere, gogoetak ere bai, eta borrokatzeko ahalak … beti bortizkeriarik gabekoak, jabal eta duinak egonez, gure agintarien azpi-joko sozial eta gizatasun gabekoen aitzinean. Ez baitugu ametsetan egoten ahalko ikasgelako zokoan, …

Continue reading