Francisco Ordas

Author's posts

Potreta: Guénolé, 45 urte, Baiona

Bretainian handitu nintzen, diseinu grafikoa Parisen ikasi nuen eta, 2001ean, Baionara bizitzera jin nintzen. Emeki-emeki, lurralde honi eta hemengo jendeari lotu natzaie. Nahiz eta kontzientzia ekologikoa aspaldidanik badudan, eta gizarte eta ingurumen alorreko zuzengabekeriek aspaldidanik hunkitzen nauten, denbora eman nuen Bizi mugimendutik hurbiltzeko (2016 hondarrean), zeharkako bideak harturik, Euskoaren bitartez, bereziki. Hunkitzea eta kexatzea ez …

Continue reading

Nicole zigorgabetu! Sustenguzko ekintza Baionan

  Urtarrilaren 27a larunbat honetan 8:10etan, Bizi !-ko militante batzuek ekintza bat burutu dute Nicole Briend, ATTAC-eko militanteari beren sustengua adierazteko, azken hau auziperatua baita 2016ko martxoan « aulki bahiketa » ekintza hiritar eta sinboliko batean parte hartzeagatik Carpentras-eko (Vaucluse) BNP Paribas agentzia batean. Tindalari jantzi xuriz beztiturik, Liberté karrika 1ean kokatua den Baiona hiri erdiko agentzia baten …

Continue reading

11 000 jendek manifestatu dute Parisen, bakearen alde Euskal Herrian

    Bakea Euskal Herrian : orain presoak ! 11 000 jendek manifestatu dute Parisen Antolatzaileen hastapeneko helburua -hots Parisen 5000 jende biltzea euskal presoak eta familiak hunkitzen dituen salbuespen erregimenarekin bukatzea eskatzeko- gainditua izan da ausarki. Azkenean, 11 000 jende ginen abenduaren 9an Bakegileak eta Bake bidearen deiari erantzuten, urte hastapenean iragan zen ETAren armagabetzearen …

Continue reading

Bakea Euskal Herrian: Orain presoak! Informazio praktikoak

Pariseko presondegien martxa abiatu da! Ondoko hitzorduak: – Abenduaren 8an, ostiralez Hitzordua: 9:00tan Fleury-Mérogis-ko presondegiaren aintzinean, ta martxaren abiatzea Fresnes-eko presondegia arte (17 km) – Abenduaren 9an, larunbatez : hitzordua : 8:30 Fresneseko presondegiaren aintzinean ta martxaren abiatzea Pariseko 18 juin 1940 plaza arte ( Pariseko Montparnasse geltokiaren ondoan) (10 km) Hitzordua: 11:00 Porte d’Orléans …

Continue reading

Planeta suntsitu gabe, opariak egiteko mila molde!

  Alde guzietan oparien egiteko garaia dela sendi arazten da eguberri sasoin honetan. Kontsumo materiala sustatzen duen giro honetan nola egin konduan hartzeko zientifikoen deia eta 1000 miliar klimarendako hitzaldiko mezua. Opariak… Lehenik gure buruari galdegiten ahal dugu ea zinez nahi ditugun eskaini/errezebitu opari “materialak”? Sekulan erantzuna EZ bada… eta ez baldin badakizu nola gauzatu… …

Continue reading

Kanpoko berri: Katalunia: Som un poble valent i lliure*

Urriaren 1.ean, Kataluniak erreferendum bat antolatu zuen, batere bortizkeriarik gabe, Espainiari buruzko bere independentziaz erabakitzeko xedez. PPren gobernuak demokraziaren kontrako erantzun gordina eman zion. Poliziak 1000 pertsona baino gehiago zauritu zituen eta buruzagi katalanak preso sartu zituzten. Nazionalismoek beldurra sor dezakete, nor bere baitan hestea, irekitasun eza eta mugak sortzea ekartzen baldin badute. Baina hori …

Continue reading

Egin dugu! Gela mukuru bete da COP23ren bezperan trantsizio ekologikoaren alde diharduten adituen hitzaldian!

250 lagun baino gehiago bildu ziren joan den azaroaren 8an Jean Jouzelek (klimatologoa, GIECeko lehendakariorde ohia) eta Pierre Larrouturouk (ingeniari agronomoa, ekonomista) Europak trantsizio ekologikoa finantzatzeko duten plana entzuteko. Manu Robles Arangiz Fundazioak eta Bizi!-k gomitaturik, ez ohiko proiektu bat aurkeztera hurbildu ziren Baionara, hau da, finantza klimaren zerbitzuko ezartzeko finantza-klima ituna. Garapen eredua lasterregi …

Continue reading

Abendutik urtarrilera arteko egutegia

Abenduaren 6an, asteazkenez 18:00etan: Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Abenduaren 9an, larunbatarekin: Parisen manifestaldia, «Bakea Euskal Herrian: eta orain presoak!» Abenduaren 13an, asteazkenez, 18:00etan: Trantsizioa – Hitza Hitz lantaldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan Abenduaren 18an, astelehenez 19:00etan: Jakaza(n)k lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan. Abenduaren 22an, ostiralez, 19:00etan: Bizi! Barnekalde-ren hilabeteko bilkura, Ainiza-Monjolosen Abenduaren 6an …

Continue reading

Editoriala

Militanteak badoaz eta badatoz, baina sekulan ez dute gezurtatzen mundu goxoago, zuzenago baten desira, horren bidez basakeria eta gizatasuna galtzearen aurka aritzen saiatuz. Denetan bada zer egin; erronka geopolitikoek ez dutelarik hiltzen, gora heldu nahia duen munduko ekonomiak ditu biziak kaltetzen. Erabaki lotsagarrietatik ekintza gorrotagarrietara, guneka, jendearen eta Amalurraren errespetu guzia galdu da. Bizi!ren militantea …

Continue reading

Potreta: Elorri, 33 urte, Sangladi

“Plazer dut ikustea Bizik loturak egiten dituela eta ez dela arlo bakarrean mugatzen. Ingurumena, ekonomia bertokiratzea, borroka sozialak, euskara, giza eskubideak… denak lotuak dira.” Egun batez irakurri nuen bizi-ren liburuxka “egunean oren bat lan egin” … interpelatu ninduen ! Eta irakurri arau, ohartu nintzen xutik atxikitzen zuela arrazoinamenduak. Doinua gustukoa nuen, eta funtsa ongi pentsatua. …

Continue reading