Francisco Ordas

Author's posts

BIDEOA – Apirilaren 3an asteartarekin Hendaian, denak izan gaitezen migratzaile

  Hendaiako erretentzio zentroan migratzaileen tokia hartzeko prest diren bolondresen Ituna : Hendaiako erretentzio zentroaren irekitzearen kontra protestatzen dut. Ene aburuz, errepresio eta presondegiratze politika baten ordez, migratzaileekiko, harrera, ardura eta elkartasun politika bat behar dugu proposatu. Gaur egun Gérard Collomb barne ministroak proposatzen duen eta frantses parlamentariek eztabai-datzen duten Geriza-Immigrazio lege proiektua gaitzesten dut. Lege …

Continue reading

Martxoaren 22ko Manifan parte hartzeko deia

Bizi!k, Baionan, ostegun honetan 10:30ean iraganen den zerbitzu publikoaren defendatzeko manifestaldian parte hartzera deitzen ditu herritarrak. Alabainan, eta tamalez, Bizi!rentzat argi da Emmanuel Macron Presidenteak babesten duen Edouard Philippe-en gobernuak estrategia liberala bat jarraitzen duela eta horrek ondorio kaltegarriak dakarzkiela klimarentzat eta joan etorri moldeen edo garraiobideen arloko zuzentasun sozialarentzat. Estatu Frantsesean, SNCFa sortu zenean …

Continue reading

San Ispiritu zubia libra dezagun !

San Ispiritu zubia libra dezagun !   San Izpiritu zubia libratzeko, elkarretaratze alai eta sinbolikoa antolatua da martxoaren 14an, asteazkenean 18:30ean, Reduit plazan. Elkarte kolektibo batek bi neurri erraz proposatzen ditu jendeen bizitza hobetzeko eta klima-aldaketaren kontra jokatzeko. Laster eragin behar dugu proposamen horiek sartuak izan daitezen delako Tram’bus egitasmoan. – Lehenbiziko neurria: tren geltokiaren eta …

Continue reading

Klima-erronkaren eta “Eliza Berdea” labelaren aurkezpen topaketa Angelun

Klima-erronkaren eta “Eliza Berdea” labelaren aurkezpen topaketa Angelun     Martxoaren 17an, larunbatez, goizeko 9.30etarik goiti, Euskal Herri iparraldeko parropi, tokiko eliza, obra-on, mugimendu, monastegi edota kristau erakundeak topaketa batean parte hartzera deituak dira Angelun (*), transizio ekologikoa eta klimatikoa gaitzat izanik. Topaketa hunen helburua bikoitza da: – gizadiak gainditu beharrak dituen hil ala biziko …

Continue reading

Apirilaren 20 eta 21ean : Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin

Ostiralean eta larunbatean, 2018ko apirilaren 20 eta 21ean, Baionan,  «Immigrazioa bestela pentsatu,  hemen berean  ekin» foroa.     Solidarité Migrants Pays Basque Sud landes Etorkinekin Kolektiboa, BIZI eta ATHERBEA elkarteak heldu den apirilaren 20an (ostiralean) eta 21ean (larunbatean) iraganen den foroaren antolaketa lanen prestatzen ari dira. Geriza eskatzaileen eta errefuxiatuen gaia sekulan baino gehiago gaurkotasun …

Continue reading

Egin dugu! «Eta orain presoak!» manifestaldiaren antolaketan parte hartzea

Hastapenetik Bizi!k parte hartu du Euskal Herriko gatazkaren konpontzeko Bakegileek plantan eman duten desmartxan. Armagabetzearen etapatik landa, presoen etapa etortzen zen: Estatu frantsesari galdegitea euskal presoentzat ere zuzenbidea praktikan emana izan zedin (urruntze eta dispertsio politikaren bukaera, larriki eri diren presoen askatzea, baldintzapeko askatasunaren eta zigorren laburtzeen arloan sarbidea ukaitea). Iritzi publikoari eta gobernuari galde …

Continue reading

Editoriala

Urte berri on! Urte berri on! Urtarril guziz bezala denek gure ingurukoei gauza hoberenak desiratu dizkiegu. Arrunta da, batzuetan artifiziala, baina munduaz dugun ikuspegia ere erakusten du. Izan ere gehienetan besteei desiratzen diegu nahi genukeena. Orduan : aberastasuna, ohorea, irabaziak? Edo San Izpiritu zubia garraio eztiei erreserbaturik, auto-metatzeak ordezkatuko dituzten garraio publikoak, presoen eskubideak errespetaturik, euskoa …

Continue reading

Otsail eta martxoko egutegia

Asteazkenean, otsailaren 7an, 19:00tan: Bizi!ren Hilabeteko Biltzarra, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Asteazkenean, otsailaren 14an, 18:00tan: Trantsizioa – Hitza Hitz lan taldearen bilkura, MRA Fundazioaren egoitzan Ostegunean, otsailaren 15ean 19:30tan: Bizi!-Larrun lan taldearen bilkura Donibane Lohitzunen. Astelehenean, otsailaren 19an, 18:00tan: Jakazan/k lan taldearen bilkura, MRA Fundazioan. Asteazkenean, otsailaren 21ean, 18:00etarik 20:00k arte: Kontsumo Zero Zabor lan …

Continue reading

Bizi!ren bisita gidatua: ATR-Bidekoari Alternatiba taldea

ATR-Bidekoari Alternatiba taldea Bizi! sortu zenetik hasi zen lanean. Euskal Kostalde-Aturri hirigune ohiaren klima xedearen arabera, garraioak Baiona hiriguneko berotegi efektuko gasen isurketen erdia baino gehiago erran nahi du. Hirietako joan-jinen borroka kulturala beroketa klimatikoaren kontrako elementu nagusi bat da. Talde garrantzitsu hau izan zen Iparraldeko lehen txirrindiraultzen eta txirrindula azoken abiarazlea, herriko-etxeekin, hiriguneekin, garraio-sindikatuekin …

Continue reading

Kanpoko berri: Eusko eguna

2013an, euskoa sortu zen Ipar Euskal Herri osoan. Moneta ekologiko eta partalier honek ekonomia birkokatzen du eta, gaur egun, 750 000 eusko baino gehiago erabiliak dira. Aurten Eusko eguna martxoaren 4an, Glaineko Elkarteen etxean, Baionan iraganen da. Besta eta familia giroko egun ederra, tailerrekin eta mintzaldi batekin. Agerian ezarriko du elkarte mundua zoin anitza den, …

Continue reading