Atxik urriaren 10 eta 11 Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunarentzat

2025eko urriaren 10a ostiral arratsaldean eta 11 larunbatean, Baiona Ttipian (Patxa plaza eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizue Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioarentzat.

Hitzaldiak hautetsi eta erabakitzaileak aktibatzeko, bazkari herrikoia, kultur animazioak, haurren xokoa, ekitaldi nagusia, kontzertuak… eta beste hainbat sorpresa!

Programa osoa hemen ikusgai: alda.eus/eu/auzolan-2025/

Azken urteetako mobilizazio kolektiboak fruituak eman ditu: Airbnb-ren kontrako konpentsazioa eta orain Airbnb-ren kontrako legea, iruzurrezko alokatze-kontratuen kontrako borroka, bizitegi sozialak alokatzaileen artean trukatzeko tresna, alokairuen mugatzea… Horrek guziak frogatzen du gauzak mugitzen direla kolektiboki eta determinazioz ekiten denean.

Egun honek ospatu nahi ditu lehen garaipenak, bai eta burutu behar diren borroken ondoko urratsak finkatu ere. Etor saldoan parte hartzera egun giltzarri honetara, gure ahotsak entzunarazteko eta besta eta mobilizazio giro honetaz gozatzeko. Elkarrekin, irabazten dugu!

Programa pixkanaka osatzen ari da. Behin betiko egitaraua urriaren 2an (osteguna) plazaratuko dugu xehetasun guziekin, ekitaldien ordutegi eta tokiekin.

Sarah de Laet (Kanporatzeen aurkako Bruselako Frontea) Argazkilaria: Brieux Van

10a ostiraleko egitaraua, Patxa Plazan
  • 18:00-23:00: animazioak, musika, janari eta edari tokian berean
  • 19:30-21:00: “Mundu guziko alokatzaileek bat egin ezazue!” antzerki-foruma Bruselako “Front anti-expulsion” taldeko Sarah de Laet-ekin
11ko larunbateko egitaraua, Patxa plazan eta inguruko karriketan

Egun osoan (10:00-17:00)

Elkarte-herrixka: 40 elkarte baino gehiago hor izanen dira zure eskubideen zaintzarako argibideak eta aholkuak emateko.

Gune  tematikoak:

  • Etxebizitza bat bilatu, alokairuan
  • Lagundua izan
  • Bizitegi baten jabe bihurtu  espekulaziorik gabe
  • Beste gisaz eraiki
  • Beste gisaz kontsumitu
  • Mobilizatu (hemen eta denetan)

Eta Auzolan egunean ere :

  • Ganer hustea
  • Camille Chopin eta Guillaume Fauveau-ren Argazki erakusketa etxebizitzetako hezetasunari buruz
  • Murru freskoa Gau Txoria-k zuzenean tindaturik
  • Haurren xokoa : gaztelu puzgarriak, jokoak, makillatzea, haurren fresko handia, fruitu jusa eta matahamiak, etab.
  • Ostatua eta jatekoak

Hitzaldiak: xehetasun  guziak hemen klik eginez

Animazioak : 

  • 10:00: Ibilaldia Baionako hiri-erdian Topatopia Batukadarekin
  • 10:30 – 12:00: altxor ihizia
  • 12:30-15:00: Bazkari herrikoia eta musika animazioak
  • 14:00: Biradera organo kontzertua
  • 14:30-16:30: Slam atelierra “Enslamez-vous” taldearekin
  • 16:00-17:00: Zup-eko gazteen rap kontzertua
  • 17:00-19:00: Mari Koxka txaranga, ahozko ping-ponga Enslamez-vous-rekin, joaldunak eta hainbat animazio

19:00etatik goiti: bururatze gaualdia eta kontzertuak

  • “Etxebizitza eskubidearen alde” mitin handia: hitzaldiak eta animazio artistikoak
  • Edatekoa eta jatekoa tokian berean

Kontzertuak (prezio librean) : https://www.alda.eus/eu/auzolan-kontzetuak/

  • Zea Mays (pop rock)
  • Tapia eta Leturia (folk trad)
  • Bacano banda (cumbia)
  • Elektruka (bal electrofolk)
  • Txaranga
  • DJ set