«

»

Apr 27 2017

Astelehena, Maiatzaren Leheneko Manifa – Kolore bizi eta guziak, faxismoa eta kapitalismoaren kontra

Bizi!k  deitzen du astelehen honetan, maiatzaren lehenean, 10:30tan Baionan manifestatzerat (hitzordua, Santizpirituko zubiaren puntan, Geltokiaren aldean) ondoko lemarekin : «Faxismoaren kontra eta diruaren erreinuaren kontra, gure alternatiba: elkartasuna!».

Denak kolore bizi eta batuak dituzten jantzi eta oihalekin parte hartzerat deituak zirezte. Molde horretan gure errefusik ahal bezain argiena adieraziko dugu kapitalismoari eta kolore aniztasun handienarekin aurre eginen faxismo eta arrazismoari

Ez duda eta zuen lema eta pankartekin jin, denen artean geldi arazteko faxismoa ETA hura elikatzen dituzten politikak.

OI : Oroitarazten dizuegu lehendakaritzako hauteskundeetako lehen itzuliko emaitzetarik landa gure ihardukitze agiria hemen atxemaiten ahal duzuela: https://bizimugi.eu/eu/2017ko-frantses-estatuko-presidente-hauteskundeak