Asteazkenean, irailaren 21ean iraganen den Tokiko laborantza eta elikadura biologikoaren alde ekin hautetsiendako formakuntzan izena emateko eta saioari buruz informazioak ukaiteko.

Jaun-andereak,

Ipar Euskal Herriko Herriko Etxe edo Hirigune Elkargo mailako hautetsi gisa, edo auzapez edo axuant gisa, edo ere, Herriko Etxe edo Hirigune Elkargo mailako lantalde kide gisa, Bihar Institutuak eta Bizik proposatzen duten Tokiko laborantza eta elikadura biologikoaren alde ekin formakuntza zuentzat da.

Alabaina, zure agintaldiak antolaketa eta laborantza hunkitzen baditu, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLGko) eta Biharko Lurraren Elkarteko (BLEko) tokiko eragileen parte hartzea baliagarria izanen zaizu, elikadura burujabetzarako eta laborantza biologiko eta herrikoiaren garatzeko beharrezkoa den laborantza-lurra zaintzeko.

Eskolako gaiez arduratzen bazira, Gilles PEROLE Mouans-Sartoux-ko auzapezordearen lekukotasuna argigarria izanen da. Herriko Etxe hau aitzindaria da jantokien kalitatearen arloan, bertan produktuak %100 ekologikoak dira, gehienak “Régie Agricole municipale”-ak edo “Herriko Etxeari lotua den Laborantza arloko konpainia publikoak” bildutako barazkietatik heldu eta dena gainkosturik gabe! Tokiko hainbat eragile jadanik untsa aitzinatuak dira, jadanik Ipar Euskal Herriko hainbat eskola hornitzen dituen Éole ostatu solidarioa bezala. Kooperatiba honen produktuen %80 zirkuitu laburretatik datoz (Landesetako hegoaldetik eta Ipar Euskal Herritik), %50 biologikoak dira eta erregularki alternatiba begetarianoak proposatuak dira, osasun eta ekologia gomendioak segituz eta baita EGAlim legearen arabera.

Herriko Etxe edo Euskal Elkargo mailako trantsizio ekologikoan parte hartzen bauduz, laborantza Ipar Euskal Herrian berotegi-efektuko gasak isurtzen dituen 1. Sektorea da, beraz, klima-aldaketaren kontra ekiteko ezinbesteko arloa da.

Formakuntza hau 2022ko irailaren 21ean, asteazkenez, 9:30etatik 17:00etara, Ainiza Monjolosen iraganen da.

Herriko Etxeko eta Euskal Elkargoko hautetsi gisa lurraldeko laborantza-dinamikaren aurkezpen orokorraz baliatzeko parada emanen dizu; eta beste lurralde batzuetan gauzatuak izan diren elikadura-estrategi anbiziotsuak ezagutzekoa ere. Formakuntzaren jarraitzaileek, beraz, Ipar Euskal Herriko errealitateari eta bertako kolektibitateei egokitua den politika kontuan hartzeko parada ukanen dute.

Tokiko kolektibitateak lehen lerroan dira altxatu behar diren aitzinekorik gabeko neurria duten erronka ekologiko eta sozialen aitzinean. Ekintza publiko eraginkorrak, lurralde erresiliente bat eraikitzeko gai denak, gaiak untsa ulertzea galdatzen du erabaki egokiak hartzeko.

Izen ematea:

Izen-ematea online egiten da, behereko estekan:

Laborantza eta elikadura: https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-agriculture-et-une-alimentation-bio-locale/

Finantzaketa-mekanismoak

Hautetsien formakuntza finantzatzeko bi mekanismo badira.

Informazio gehiago: https://cedis-formation.org/le-droit-a-la-formation-des-elu-es-locaux/

Formakuntzei buruzko informazioa:

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar harremanetan Bihar Institutuarekin 07 61 86 72 27 telefonora edo contact@institut-bihar.org

Agurrik ekologikoenak,