Asteartean, urriaren 13an, 17:30ean BAB Etorbidean bizikleta bide segurtatu baten aldeko elkarretaratzea

Bizi! eta Txirrind’Olak, uztailaren 5ean antolatu Txirrind’inaugurazio handiak BABko 460 bizikletari bildu zituen, eta gure bi elkarteek adierazi zuten publikoki «irailetik goiti BABko auzapez berriekin eta Mugikortasunaren Sindikatuaren lehendakariarekin topatzeko xedea, bizikleta politiken eta bizikleta elkarte eta horren ardura duten zerbitzu ezberdinen arteko elkarlana plantan emaiteko prozeduraren aipatzeko»

Jakinez koronapistei buruz ez dela bilan bilkurarik egina izan bizikletan erabiltzaileak ordezkatzen dituzten elkarte horiekin (salbu azpimarratzekoa den bilan bilkura bat Baionako hiriko zerbitzuekin iragan dena Baionako 2 koronpistei buruz), 2000 kidetik goiti dituzten Txirrind’ola bizikleta tailerra eta Bizi elkartea harrituak dira jakiteaz hedabideen partez Angeluko eta Biarritzeko auzapezak urriaren bukaerako koronapisten kentzearen alde litaizkela, eta bilkura bat iraganen dela urriaren 13an, gai horri buruz erabaki baten hartzeko.

Ostiral honetan, urriaren 2an, Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakari berriak, Jean-François Irigoyen Jaunak, adiearzi du tokiko irrati baten uhinetan, urriaren 13ko bilkura horretan BABko etorbideko behin behineko bizikleta bidearen «kentze edo antolatze segurtatuari» buruz talde erabakia hartua izanen zela.

Gure bi elkarteek galdegin dute bilkura bat BABko 3 auzapezekin eta Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariarekin, ahal bezain fite eta edozoin kasutan, urriaren 13a aitzin.

Segurtatua eta erosoa litaiken alternatiba batetaz ordezkatua izan gabe, BABko etorbideko behin behineko bizikleta bidearen kentzea, gibelkada larri eta onartezina litaike. Berrikitan bozkatuak izan diren BABko auzapezek beren 2020-2026 agintaldiaz klimaren, bio-aniztasunaren eta gure hirien sosegatzearen aldeko indarren lurperatzearen agintaldia egin nahi dutela adieraziko duen keinu dramatikoa litaike.

Bizikletariak, eta molde orokorrean, jendartearen eta erabiltzaileen osagarria zaintzen duten eta krisi klimatiko eta ekologikoa larriagotzen ez duten mugikortasun eztiei buruzko bilakaera baten alde diren pertsona guziak deitzen ditugu molde aktiboan mobilizatzerat.

Lehen denbora batean, deitzen dugu elkarretaratze batera, asteartean, urriaren 13an, 17:30ean, Arteen Hirian, Jean Darrigrand Etorbidean, 3., Baionan, bertan iraganen delarik BABko etorbidean den bizikleta bidearen geroa trenkatuko duen bilkura.

Larrialdi klimatikoa! Osasun larrialdia!

Larrialdi ekologikoa! Larrialdi soziala!

Ez da minutu bat ere galtzeko
bizikleta bide segurtatuen BAB osorat hedatzeko!!!!