Apirilaren 8an, denak Bakegile!

Bakegileek 2017ko apirilaren 8ko Armagabetze Egunarentzat
egin duten Deiari bere sustengua ekartzen du Bizi! Mugimenduak

Astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, Baionan: Bakegileek, 2017ko apirilaren 8ko Armagabetze Egunarentzat egin duten Deia Bizi! Mugimenduak sustengatzen du eta ekimen honetan parada historiko bat ikusten du Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor batentzat oinarri sendoen pausatzeko.

Bizi! mugimenduak, Bakegileek, 2017ko apirilaren 8ko Armagabetze Egunaren alde egin duten Deia sustengatzen du, eta ekimen horretan ikusten du parada historiko bat Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor batentzat oinarri sendoen pausatzeko. ETAren armagabetze osoak gatazka armatuaren atal baten behin betiko gainditzeko parada ahalbidetuko du eta horren bidez bake prozesuarentzat funtsezkoak diren beste galdeetan aitzinatzen ahalko da lehen bai lehen, bereziki, preso eta iheslari politikoen gaian eta biktimenan. Horrek Euskal Herrian elkarbizitzarako oinarri berriak ekarriko ditu.

ETAk 2011n egin duen borroka armatuaren bukaerari buruzko adierazpena Euskal Herrian bakeari buruzko aintzina pausu garrantzitsu bat izan da eta Aieteko Konferentziaren bidez hasi den Bake Prozesua ez dugu nahi frantses eta epañol gobernuen esku hartze ezaren gatik mehatxatua izan dadin. Agintarien erantzun eskasaren aurrean, jendarte zibilak bere arantzunkizunei buru eginen du, bakearen eraikitzeko, Bakegileek 2016ko abenduaren 16an Luhusoan ideki bidetik inspiratuz, eta ETAren desarmatze ekintzari jarraipena emanez.
Bortizkeriarik ezaren bidetik doan eta Euskal Herriko mugimendua den, Bizi!k, Armagabetze egun honetan, 2017ko apirilaren 8an, larunbatarekin, ahal bezain bat jende parte hartzerat deitzen ditu. Egun horrek, pausu erabakigarri berri baten emaitea ahalbidetuko du Euskal Herrian bake zuzen eta iraunkor baten alde.

Hara beherean, larunbateko egitarauaren zehaztasun guziak, Bake Artisauen eskutik:

 

“Denak Bake Aritsauak gira!

Bake Artisauok apririlaren 8ko egutegia aurkezten dizuegu:

10ak30
: Filma -eztabaida (Atalante Zinema Gelan)
Bake Bideak Antolaturik

BAKEA ORAIN, Herriaren aldarria filmaren estrenaldia, sartze librea Thomas Lacoste zuzendariak eginikOndotik filmako partehartzaileekin eztabaida :

  • Louis Joinet, epaile ohia eta NBEko Giza Eskubideen komite kide,
  • Jean-Pierre Massias,Zuzenbide erakaslea et Europako Kontseiluko aholkaria
  • Thomas Lacoste, Filma egilea
(7 Denis Etcheverry karrika Baionan – Lekua atxikitzea gomendatzen dizuegu : 05 59 55 76 63)

12tan : Eztabaida (Karpapean, Roland Barthes zelaigunean)
Bake Bideak antolaturik
  • Joseba Azkarraga, SARE plataformaren boz eramailea eta Euskal Gobernuko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburu ohia.
  • Aitzpea Leizaola,antropologoa, foro sozial iraunkorreko kidea
  • Philippe Texier, epaile ohia eta NBErako aditua)


14ak30
: BAKEA ORAIN, Herriaren aldarria filmaren estrenaldia (San Andres plazan) sartze librea
Euskarazko azpitituluekin pantaila handian.

15tan :Armagabetze eta Bake prozesurako elkarretaratze handia  (San andres plazan)

 

LAGUNTZAILE DEIALDIA

Oraino laguntzaile kopuru haundiena bilatzen dugu, jadanik historikoa den egun horren antolaketan eta ongi iragaitean parte hartzeko !
Laguntzaile izaiteko www.artisansdelapaix.eus webgunean izena emaiten hala da.

DIRU ESKAINTZA

Aukera bada laguntza ekonomiko baten egiteko:

  • helbide honetara igorriz

Association Hitzak 20, rue des Cordeliers 64 100 Bayonne

Denen beharra dugu, apirilaren 8an denak Baionara!
Bake Artisauak