#Amazonreef”-aren defendatzaileei sustengua

Greenpeace,  ANV-COP 21 eta Bizi! Total-en kontra mobilizatzen dira
Amazonas-eko uharria defendatzeko

 

Bidarteko autopistako Total ezantzategian eta Estatu mailan 18 hiritan mobilizatu dira larunbata honetan, maiatzaren 27an, Amazonas-eko uharrien parean Total-ek duen zilatze proiektuaren kontra. Greenpeace-eko militanteak, bai eta Action non-violente COP 21 (ANV-COP 21) eta Bizi!-koak, orotarat 20 ezantzategi bestelakotu dituzte koralezko uharritan… arrain, apoarmatu eta koral-itxurako panelekin… Taula horiek pintura beltzaz estaliak ziren uharrian marea beltza batek zer kalte egiten ahal lituzken irudiztatzeko.

«Gure lehentasuna da paregabea den ekosistema hau arriskutsua diren edozoin aktibitatetaz babestea, esplikatzen du Greenpeace France-entzat Ozeanoen kanpainaz arduratzen den Edina Ifiticene-ek.Total-ek uharrietarik 30 km baino guttiagotan nahi ditu zilatzeak egin. Alta, itsaspeko zilatzeak, ur izigarri sakonetan biziki arriskutsuak dira horrelako eskualdean; marea beltza batek atzerabiderik gabeko ondorioak lituzke eskualde osoaren gan.»

 

Iritzi hori partekatzen du Pauline Boyer-ek, ANV-COP21en bozeramaileetarik batek, ondokoa adieraziz: «Total –ek nahi du bilakatu energia arduratsuetan erraldoi bat? Holako xede bat, klimarentzat izigarri kaltegarri dena, ez da bateragarri urpeko petrolio ustiatzearekin! Proiektu horretan engaiatuz, Total Pariseko akordioaren helburuen kontra doa eta gure geroa zalantzan ezartzen du. Argi dugu oraino ustiatuak ez diren petrolio baliabideak lurpean utzi behar ditugula. Holako proiektu bat ezin onartuzkoa da!».

Greenpeace, ANV-COP 21 eta Bizi!ko militanteak ez dira izan bakarrak beren botzen entzunarazten. Milioi bat pertsonek jada izenpetu dute Amazonas bokaleko petrolio ustiapen proiektuen gelditze galdea. «Gero eta gehiago gira kanpaina honen inguruan mobilizatzeko prest, dio Nerea Peponnet-ek, Bizi!ren bozeramaileak Total-i mezu ozen bat igortzen diogu: Amazonas-eko uharriaren defenditzeko prest gira, eta segituko dugu mobilizatzen enpresak proiektu hori baztertu arte.»

Mundu mailako mobilizazio egun hau, uharri hori 2016ko apirilean atxeman denez geroztik, Greenpeace-ek daraman kanpainaren pausu berri bat da. GKE-ak, 2017ko urtarrilean antolatu zuen expedizioak ahalbidetu du uharriaren lehen irudien biltzerat. Gaur egun estimatzen da Amazonas-eko uharriaren %5a dokumentatua izan dela. Altabada, atxemana izan bezain laster, Amazonas-eko uharria jadanik mehatxatua da petrolio arloko proiektuetaz.

Greenpeace-ek duela gutti argitaratu duen txosten batek erakusten du Total-ek ez duela aski untsa aitzin ikusi proiektuari lotua den arriskua: «Orain arte, Total-ek ez du lortu Amazonas-eko uharriari buruz informazio osoa eskaintzea eta sustut marea beltza batek lituzken ondorioen zehaztea. Horregatik Total-i argiki galdegiten diogu atzerabiderik gabeko ondorioak izan aitzin proiektu hori bazter dezan» bukatzen du Edina Ifticene.