Alternatiba Zokoa: Sukaldariei eta teknikalariei deia (izan profesionala ala ez)

Laguntzaileen beharra dugu sukaldaritzan laguntza emaiteko, hizlarien, laguntzaileen eta publikoaren apairuen eta talo ogitarteko, matahamiak, etab… prestatzeko Alternatiba Zokoa gertakariarentzat.

Alternatiba Zokoaren sukaldaritza taldearen bilkura astelehen huntan irailaren 15ean 19:00etan 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian
benevoles patxokiLaguntzaileak xekatzen ditugu materialaren kudeaketan laguntzeko ere Alternatiba Zokoarentzat, izan mahai/kaderak, elektrizitatea, etab….

Alternatiba Zokoaren talde teknikoaren bilkura asteazken huntan irailaren 17ean 17:00etan Ziburun (deitu 06 74 75 57 70)

Zuhaur laguntza emaiteko prest balin bazira, egin keinu.

Arlo horietan baliagarri izaiten ahal diren pertsona batzu ezagutzen badituzu, aipa iezaiezu bilkura horiek badirela.