Alternatiba itzuliari buruzko bilkura zabalera etortzeko gomita

Maiatzaren 20ean asteazkenarekin, 19:00etatik 21:00etara arte, Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20. zenbakian.

Heldu den ekainaren 5ean, Alternatiba Itzulia Baionatik abiatuko da, 4 hilabetez 5600 kilometroren kurritzeko asmoarekin.

de dos autoc

Copenhagueko gailurraz geroztik klimaren aldeko herritar mobilizaziorik handiena izanen da. Horren xedea larrialdi klimatikoari buruz ehun milaka jenderen mobilizatzea da, tokiko biztanleei egoera horri buru egitea ahalbidetzen duten alternatiba konkretuak ezagutaraziz.

Bigarren helburu gisa aipa daiteke COP21 gailurraren prestaketa klima nahasmenduaren erronkaren altxatzeko beharrezkoa litzatekeen heinekoa ez den garai honetan, agintariei dei egitea: Estatu desberdinek oraingoz erakusten dituzten xedeek ez digute batere norabide onean aitzinatzen garela pentsatzen uzten ahal. Egoera larria da.

_DSF4902 - Copie
Alternatibako laguntzaile eta lagun guziak Itzuliaren prestatzeari eta Baionatik ekainaren 5, 6 eta 7an horren abiatzeari buruz pundua egitea helburu izanen duen bilkura zabalera etortzera gomitatzen ditugu. Abiatze hori ahal bezain erreusitua izan beharko da, zeharkatuko diren beste 87 lurraldeentzat trebatze eragina ukan dezan.

Ahal duten guziei maiatzaren 20ean asteazkenez Baiona Ttipiko Cordeliers karrikako 20ean 19:00etatik 21:00etara iraganen den Alternatibaren prestatzeko bilkura zabalera etortzeko hitzordua luzatzen diegu. Ondotik, adiskidantzaren basoa edanen dugu, orduan dudatu gabe jateko eta partekatzeko gauza batzuk ekar ditzakezue.

_DSF4908