Alternatiba Itzulia heldu da!

cyclistes-sur-scene-dos

Klimaren aldeko Alternatiba Itzulia Parisera heldu da, larunbata honetan, irailaren 26an, arratsaldeko 16:30tan, trantsizio ekologikoaren eta elkartasunaren sinbolo diren 3 eta 4 tokiko txirrindulen gainean 5 637 km kurritu ondoren.

1 500 txirrindularitik goitik parte hartu dute 152. eta azkena zen Alternatiba Itzuliaren “txirrindiraultzan”. Karia hortara “Climate Pride” izena hartu du azken “txirrindiraultza” honek. Aldarrikatzea eta besta giroa zabaltzea xede duen txirrindulazko manifestaldi honek Baionatik ekainaren 5ean partitu den eta 6 Estatu ezberdinetan 187 lurralde zeharkatu dituen alimaleko road-movie klimatiko honen azken 5 kilometroak egin ditu.

20 000 pertsonek parte hartu dute Alternatiba Itzuliaren heltzean, Errepublikako Plazan, Parisen. Hori dela eta, Alternatiba Itzulian parte hartze zuzena ukan duten pertsonen kopuru orokorra 62 000 pertsonetara heldu da.

velorution

Kasik 4 hilabetetan, ehun milaka pertsonek Alternatiba Itzuliaren pasaia ikusteko parada ukan dute beren herri edo herrixketan, eta oraino gehiagok lortu dute Alternatiba mugimenduaren mezu eta helburuen ezagutzerat ezin kontatuzkoak diren artikuluetan eta telebista eta irratietako erreportaietan (600 artikulu pasa tokiko edo eskualdetako prentsa idatzian ekainaren hastapenetik geroz!).

cyclistes-front

Alternatiba Itzuliak kasik 4 hilabete hauetan, aldaketa klimatikoaren kontra ekitearen premiaren mezua eraman du, eta bakotxak bere heinean praktikan emaiten ahal eta indartzen ahal dituen alternatiba zehatzak presentatu ditu, plaza publikoetan emanak izan diren 100 hitzaldi publikotik goiti eta 200 hitza hartzetik goiti bai eta ere tokiko elkarte eta hautetsiekin egin milaka topaketak lagun, edo Estatu mailako eta tokiko hedabideeekin eramaniko etengabeko lana lagun.

COP21ari buruz eta ondoko urteei buruz ere mobilizatu

Denetan, eguerdi eta arratsetan, Alternatiba Itzuliak deia luzatu du COP21aren karietara Coalition Climat 21 koalizioak eginen dituen mobilizazio momentu azkarretan parte hartzerat, besteak beste azaroaren 28an, larunbatarekin, eta 29an, igandearekin, aintzin ikusiak diren martxa haundietan, Sommet Citoyen pour le Climat Gailurrean eta Village Mondial des Alternatives Mundu mailako alternatiben herrixkan, abenduaren 5 eta 6an, Montreuil hirian, eta, abenduaren 12an, larunbatarekin iraganen den elkarretaratze-ekintza masiboan.

quadruplette

Denetan eta egun guziz, Alternatiba Itzuliak sustatu ditu aldaketa klimatikoaren kausei alternatibak, jada martxan direnak lurralde guzietan, eta, bakotxak praktikan ezartzen ahal dituenak, baina ber denboran gomitatu gaitu, klimaren nahasmendua saihesteko, eta, talde ekonomiko haundiei eta podere publikoei jendarteen ibilmoldearen ondorioz sortzen diren berotegi efektuzko gasen isurketak molde masiboan ttipitzea ahalbidetzen dituzten aldaketa masibo eta lasterren galdegiteko, determinatuak eta %100 bortxa gabekoak diren ekintzetan parte hartzerat.

Egunero eta denetan, Alternatiba Itzuliak deia luzatu du, datozen urteetan, funtsezkoa den klimaren egonkortasunaren galderaren arloan, garaipen erabakigarrien lortzeko gaitasuna lukeen klima mugimendu erraldoi baten oinarrien pausatzerat.

max

Milesker!

Bukatzeko, gaur nahi diegu milesker erraldoi bat luzatu, Alternatiba prozesuan buru belarri sartuak diren milaka eta milaka laguntzaileei, hilabetez hilabete Alternatiben Herrixkak antolatzen ari direnei.

Alternatiba Itzuliaren heltze egun honetan, Alternatiba Itzuliaren Etapa bat antolatu duten, hitzaldiak, txirrindiraultzak, eta horiekin bat zoazen ekitaldi ezberdinak, topaketak eta bestak antolatu dituzten txirrindularier ostatu eta jatekoa eskaini dieten 2400 pertsona ezberdinei nahi diegu arreta berezi bat eman.Gure eskerrik beroenak har ditzatela, heltze hau haiena da gurea bezainbat!  

alternatives