Alternatiba Garazi: Sukaldariei eta teknikalariei deia (izan profesionala ala ez)

Laguntzaileen beharra dugu sukaldaritzan laguntza emaiteko, hizlarien, laguntzaileen eta publikoaren apairuen eta talo ogitarteko, matahamiak, etab… prestatzeko Alternatiba Garazi gertakariarentzat.

Alternatiba Garaziren sukaldaritza taldearen bilkura ostegunean irailaren 24an 10:00etan Irisarrin izanen da (deitu 06 74 75 57 70).
benevoles patxokiLaguntzaileak xekatzen ditugu materialaren kudeaketan laguntzeko ere Alternatiba Garazirentzat, izan mahai/kaderak, elektrizitatea, etab….

Alternatiba Garaziren talde teknikoaren bilkura heldu den asteartean irailaren 22an da Baiona ttipian 19:00etan (deitu 06 74 75 57 70).

Zuhaur laguntza emaiteko prest balin bazira, egin keinu.

Arlo horietan baliagarri izaiten ahal diren pertsona batzu ezagutzen badituzu, aipa iezaiezu bilkura horiek badirela.