Alternatiba, besta herrikoi haundi bat

E-16

Urriaren 6an, igandearekin, Baionan, Alternatiba krisi sozial, ekologiko eta klimatikoaren arloan herritar mobilizazioaren, eztabaidaren eta sentsibilizazioaren momento indartsu bat izanen da.

Baina, ber momentoan, besta herrikoi haundi bat izanen da, 10etarik 17ak arte, Baiona Ttipiko karriketan eta Merkatuko plazan :

  • 26 kantari, abestalde edo musika talde.
  • 14 konpainia edo karrika artista (antzerki, dantza, joaldunak, etab.)
  • Eta zernahi animazio (ludiko edo pedagogiko) haurrentzat!

Omenaldi bat eskainia izanen da Stéphane Hessel-i, 17:30etarik goiti, karpa pean, Paul-Bert plazan, besteak beste Oreka TX, Jean-François Bernardini (I Muvrini), Maialen Errotabehere eta Jose Cazaubon-en parte hartzearekin.

Ondotik, ezohizko kontzertu bat izanen da, urririk :

  • Les Motivés (Zebda taldeko kantari eta musikariak eta haien gomitatuak) ikusgarri berezi batean.
  • Willis Drummond -en kontzertu berezia, beren gomitatuekin: Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Fernando Sapo (Corazon del Sapo, Kuraia…) eta Fermin Muguruza !

Alternatiba-rekin, alternatiba sozial eta ekologikoa, alai lagun eta besta girokoa da! Zatozte numbrian (lagun edo famili giroan) haren ezagutzerat.

34Pièce jointe Pièce jointe6 2Pièce jointe-5Pièce jointe-1