Alternatiba berriz etorriko da Baionara, 2018ko urriaren 6 eta 7an

Bandeau de l'événement Alternatiba Bayonne du 6 et 7 octobre 2018 Euskara

 

«Ezina ekinez egina» 

 

1000 laguntzailek antolatua, bertan 30 000 pertsonari ongi etorria egiteko…

Alternatiba berriz etorriko da Baionara, 2018ko urriaren 6 eta 7an

 

Alternatibaren lehen edizioaren karietara, Bizik antolatu aldaketa klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko Alternatiben herrixkan, 12 000 pertsona hurbildu ziren Baionara 2013an, GIEC-aren 5. txostena argitaratu eta zenbait egun berantago. Sekulako oihartzuna izan zuen, Euskal Herritik askoz haratago ere. Honen eraginez, beste 130 Alternatiba antolatu dira Euskal Herrian, Frantzian, Europan,  baita Senegalen edo Haitin ere. 700 000 pertsona inguruk parte hartu izan dute gertakizun hauetan eta herritar dinamika berri honek eginkizun garrantzitsua bete du klimaren aldeko mugimenduetan eta trantsizio sozial eta energetikoaren aldeko lanean, COP21aren denboran eta ondotik ere bai. Abentura harrigarri honi buruz egin den filma (« Irrintzina, la génération climat »), zinegeletan ikusgai da garai hauetan.

               Alternatiba berriz antolatuko  da Baionan 2018ko urriaren 06an, larunbatarekin eta 07an, igandearekin. Garrantzi berezia ukanen du eta oihartzun handikoa izanen da, ikusiz eta Baionan lehen aldikz antolatu zelarik zenbat gauza eragin zuen. 1 000 boluntariok baino gehiagok antolaturik, GIEC-aren  1,5°C txostenaren argitaratzea baino zenbait egun berantago, 30 000 pertsona igurikatuak dira. 
Horrez gain, Alternatiba itzuliaren azken etapa izanen da, desafio klimatikoari buruzko alimaleko sentsibilizazio operazioa da, 2018ko ekainaren 9an Parisetik abiatuko dena
, 5700 km kurrituko du 5 europar herrialde zeharkatuz eta 200 eskualde desberdinetan geldituko da, Baionan urriaren 6an, 17:00etan bukatzeko. Azken etapak, goizez Donostia eta Miarritze lotuko ditu eta arratsaldean Miarritze eta Baiona, honek txirrindiraultza baten itxura hartuz. Baionan Alternatiba itzulia abiatu eta mitin eta besta batek segida hartuko dute. Urriaren 7an igandez, biharko munduari buruzko trantsizio herrixka Baionako bihotz-bihotzean muntatuko  da. Honek aldaketa klimatikoa eta krisi sozial eta ekologikoaren aitzinean, hautubideak, gizabanakoak, kolektiboak, lurraldekoak eta sistemikoak aurkeztuko ditu.

2018ko edizio honen helburu (eta aitzinatzen duen Alternatiba itzulia) dira aldi berean:

  • INDCS (berotegi efektuko gasen isurketak moteltzeko herrialdeen engaiamenduak) berrikusarazteko nazioarteko mobilizazioa bultzatzea eta miaketak, erauzketak eta erregai fosil eta nuklearrei ematen zaizkien diru-laguntzak geldiaraztea.
  • Aldaketa klimatikoaren kontrako hautubide zehatzen heina lantzea, halaber lurraldeen neurritasun eta trantsizio energetiko, ekologiko eta sozial sailetako egitasmoen definizioa eta promozioa.

               Jendarte jasangarri, zuzen, solidario eta sinpleki bizigarriaren  eraikuntzarentzat  memento garrantzitsu eta oinarrikoa  izanen den asteburu hau zuen agendan ezar oraindanik. Laster arte!

Alternatiba, trantsizioa hemen da! Elkarrekin, sekulako indarra  gira!

Sistema alda dezagun, eta ez klima!

 

2017ko azaroaren 20an,

Bizi!

 

Affiche montrant la foule lors de l'arrivée du Tour Alternatiba à Bayonne en 2017